|
|
Wikipedia:Txokoa
|
Ongi etorri euskarazko Wikipediako txokora!
Orri hau mota guztietako hizketaldi eta galderetarako da baina orokorrean; orri jakin bati buruz eztabaidatzeko edo beste lankide batekin, erabili bere eztabaida orria. Wikipedia hobetzeko proposamenak jartzeko ere toki aproposa da hau. Hizketaldi zaharkituren baten bila bazabiltza eta ez baduzu behean aurkitzen, begiratu txokoko artxibategian. Norbaitek hizketaldiren baten falta nabaritzen badu eta garrantzitsua dela iruditzen bazaio, hona ekar dezake eta berriz zabaldu dezake eztabaida.
Egin klik hemen txokoan hizketaldi berri bat sortzeko. Hasitako bati erantzuteko, ordea, erabili atal bakoitzeko aldatu lotura. Horrela, atal horretan besterik ez dituzu egingo aldaketak eta Aldaketa berriak orrian atal horretan erantzun duzula ikusiko da.
Interesgarria litzateke, wikipedian berria bazara, lehenik eta behin maiz egiten diren galderak irakurtzea.
Honez gain, txat bat ere eskura duzu bertan dauden wikilariekin harremanetan jartzeko. Zure ordenagailuan IRC aplikazio bat instalatuta badaukazu, honako helbidea jarraitu baino ez duzu egin behar: #fffff1dia-eu”
|
|
ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language, and you want to tell us something, please, visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft. |
|
[aldatu] Formatu eta sintaxi arazoak
Aupa, berria naiz honetan eta ez dakit lenguaia hau erabiltzen(HTML?). Erdarazko wikipediatik kopiatu eta euskaratzen ibili naiz baina amieran formatu eta sintaxi arazoak ditudala azaldu zait, ez dakit hauek identifikatzen ordea. Zinezale amorratua naiz eta filmeen fitxak itzultzeko prest nago. Txantiloi (plantilla?) bat egin beharko nuke ezta? Nola? Erdarazkotik kopiatzean, taulak ez dizkit berdin kopiatu, ezta fitxa teknikoa ere zer egin dezaket?
AH! nire artikulua "The Deer Hunter" da.
Mila esker!
Serpiko.
[aldatu] Betawiki: better support for your language in MediaWiki
Dear community. I am writing to you to promote a special wiki called Betawiki. This wiki facilitates the localisation (l10n) of the MediaWiki interface. You may have changed many messages here to use your language in the interface, but if you would log in to for example the Japanese language Wiktionary, you would not be able to use the interface as well translated as here. In fact, of 1,736 messages in the core of MediaWiki, 81.98% of the messages have been translated. Betawiki also supports the translation of messages for 126 extensions, with 2,174 messages. Many of them are used in WMF projects and they are vital for understanding the wiki. Currently 23.59% of the WMF extension messages have been translated. Translators for over 100 languages contribute their work to MediaWiki this way every month.
If you wish to contribute to better support of your language in MediaWiki, as well as for many MediaWiki extensions, please visit Betawiki, create an account and request translator privileges. You can see the current status of localisation of your language on MediaWiki.org and do not forget to get in touch with others that may already be working on your language on Betawiki.
If you have any further questions, please let me know on my talk page on Betawiki. We will try and assist you as much as possible, for example by importing all messages from a local wiki for you to start with, if you so desire.
You can also find us on the Freenode IRC network in the channel #f1f2f5iki-i18n where we will be happy to help you get started.
Thank you very much for your attention and I do hope to see some of you on Betawiki soon! Thanks, GerardM@Betawiki
- Currently 76.00% of the MediaWiki messages and 24.78% of the messages of the extensions used by the Wikimedia Foundation projects have been localised. Please help us help your language by localising at Betawiki. This is the recent localisation activity for your language. Thanks, GerardM 20:37, 30 Apirila 2008 (UTC)
[aldatu] XML TEKNOLOGIAREN, ON LINE IKASTAROA
Asmoz Fundazioak,XML teknologia: Oinarriak eta tresnak on line bidezko ikastaroa antolatu du. Ikastaroaren alde praktikoa aurrera eramateko Asmoz Fundazioak software jakin batzuk ipiniko ditu ikasleen eskura Informatikako ezagutzak dituen interesatu orori zuzendua dago ikastaroa: bai informatikako ikasketak egin dituztenei baita praktikaren bidez informatikan ibiliak direnei ere. Behin ikastaroa gainditutakoan, Eusko Ikaskuntzak 50 orduri dagokion Diploma luzatuko dute. Ziurtagiri horrekin Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek aukera askeko kredituak lortu ahal izango dituzte. Maiatzak 5ean hasi eta Ekainak 30 bitarte iraungo duen ikastaro honen informazio orokorra eta izen-emate orria Asmoz Fundazioko http://xml.asmoz.org webgunean topa daitezke edota xml@asmoz.org postara zuzenduaz. Matrikula epea Apirilak 30ean amaitzen da.
- Eta propaganda hau jartzeko soilik eman duzu izena Wikipedian, ala benetan lagunduko diguzu?--Assar; (erantzun hemen) 13:10, 14 Martxoa 2008 (UTC)
-
Egina Ez dakit zergatik ezabatuko zen. Pentsatzen dut artikulua ez zela ganorazkoa izango. Gaia interesgarria iruditzen zait, horregatik sortu dut zirriborroa. Ar Redadeg is wanted here :-) --Unai (esaidank) 12:18, 22 Martxoa 2008 (UTC)
[aldatu] The following 15 pages are in this category, out of 15 total
Oraintxe konturatu naiz kategorietan ingelesez dauden mezuak agertzen direla, hor goian jarri dudana bezalakoak. Zer egin behar da horiek euskaraz ager daitezen?--Assar; (erantzun hemen) 14:37, 30 Martxoa 2008 (UTC)
Administratzaileek bakarrik egin deezakete. Hori euskeraz agertzeko MediaWiki mezuak (sistemako mezuak) euskaratu egin behar dira.--Enzaiklopedia • Nire eztabaida 14:53, 30 Martxoa 2008 (UTC)
- Bai, bertsioan gauza batzuk aldatu dituzte eta mezu batzuk berriro itzuli beharko dira agian. Horiek lokalizatu behar dira, ordea! - Theklan eztabaida ekarpenak eposta
15:16, 30 Martxoa 2008 (UTC)
Bai, hori da problema, aurkitu behar dela mezu hori agian 1000 mezuetatik--Enzaiklopedia • Nire eztabaida 16:07, 30 Martxoa 2008 (UTC)
[aldatu] Zuzendu, mesedez
Kaixo, denoi
Euskalduna ez izan arren, Pilotari buruz artikuluetan lagundu egin dut. Errealitatean, ene asmoa zen Valentziar pilota euskaratzen ca:Pilota valenciana katalaneratik, baina tira! Bai zera! Eserita itxoin! :)
Dena den, 2008ko EPELko Binakako Txapelketa artikulua amaitu dut finalari buruzko datu txiki batzuekin, baina ez dakit nola esan diren euskaraz, eta orduan hurrengo esaldia zuzentzen eskatzen dizuet:
- "Finala, 110 berriemaile izena hartutakoekin, ETB 1k zuzenean eman zuen, audiencia media: %8,6, cuota de pantalla: %25,3."
Bidenabar, mesedez, aske izan artikulu orokor hura eta denak nik lagundu ditudanak berri-irakurtzeko eta zuzentzeko. Mila esker aurretik, --Casaforra (parlem-ne) 12:09, 1 Apirila 2008 (UTC)
-
- Aupa. Nik gauza batzuk aldatu ditut 2008ko EPELko Binakako Txapelketa n, aditz denborak batez ere; baina ziur norbaitek sakonago zuzendu dezakeela. Ondo segi! --Orereta (erantzunak) 19:06, 1 Apirila 2008 (UTC)
Zer moduz doa 25.000 artikuluen logoaren kontua? Ilusioa egingo lidake.--Assar; (erantzun hemen) 18:44, 1 Apirila 2008 (UTC)
- Nik gauza bera neukan buruan eta gutxi falta da. Ea administratzaileek zerbait dioten... --Orereta (erantzunak) 18:50, 1 Apirila 2008 (UTC)
- Eta, bide batez, hau nola doa? --Unai (esaidank) 18:53, 1 Apirila 2008 (UTC)
- Testua ongi, katalanezko wikian honelako kartak badituzte. Logoarena egitekotan azkar egin beharreko gauza da, begira zer gertatu zitzaigun Argia sariaren logoarekin... --Kabri, (erantzunak hemen)
19:45, 1 Apirila 2008 (UTC)
- Hemen katalanek erabilitako eredu mordoa dago. Zein duzue gustoko?--Unai (esaidank) 20:06, 1 Apirila 2008 (UTC)
Aber aber, ez diot inori ilusioa zapuztu nahi, baina logoa aldatzen saiatu ginen azkenekoan (bugzillaren bitartez, Argia Sarien kontuarekin) esan ziguten basikoki ezetz. Eta zail ikusten dut logoa aldatzearen kontua egia esan, baina saiatzeagatik ez dugu ezer galtzen. Artikuluari ekingo diot berriro, dena den denok ekin diezaiokegu (hau wiki bat da) eta gero aldaketak egin ditugun lankide guztion izenean bidali komunikabideetara. Zer deritzozue?--Janfri; bai esan? 20:30, 1 Apirila 2008 (UTC)
- Noski, beste edozein lankide ere, nahiz eta ez egin aldaketarik atxiki daiteke artikulua nahi izatekotan e!--Janfri; bai esan?
20:35, 1 Apirila 2008 (UTC)
- Euskal administratzaile edota burokrata jaunek ez dute LocalSettings.php-rako irisbiderik? --Unai (esaidank) 20:41, 1 Apirila 2008 (UTC)
- Edo bestela, Argia Sariarekin egin zen bezala egin daiteke, hor goian ezkerrean zerbait jarri.--Assar; (erantzun hemen) 21:03, 1 Apirila 2008 (UTC)
- Gauza da logoa aldatzeko Wikipediako Boardaren oniritzia behar dela, eta hori nahiko geldoa da. Gaur egun ez dute aldatzeko gogorik izaten, katalanek aspaldi lortu bazuten ere. Horregatik agian egin dezakegu SiteNoticean aldaketa egitea, hau da, goian agertzen den atal horretan. Logo bat egingo dut gaur bertan eta hementxe jarriko dut. Eta jar dezakegu gainera zein artikulurekin egin den 25.000. artikulua, katalanek egin zuten bezala 100.000ean. - Theklan eztabaida ekarpenak eposta
07:27, 2 Apirila 2008 (UTC)
- Unai, ez dugu horretarako aukerarik, ez... konfigurazioa ez dago gure esku :-S Jada 27 artikulu baino ez dira falta... ni liatu xamar ibili naiz egunotan, eta ia enteratu ere ez naiz egin hain gertu geundenik, baina ez da ezer falta! Logorik egin al du inork? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:15, 5 Apirila 2008 (UTC)
- Beno ba, iritzi-artikulua jada forma hartzen hasi da eta 25.000. artikulua bete bezain laster bidaliko zaie komunikabide desberdinei. Norbaitek zerbait aldatu nahi badu, aurrera, wiki bat da azken finean. Garrantzitsua da batasuna eta dagoen komunitatearen isla izatea beraz, ados egotekotan artikuluarekin atxikimendua adierazi eztabaida orrian, benetako izen abizenekin (egunkarietara bidaltzeko). Eskerrik asko.--Janfri; bai esan?
18:26, 5 Apirila 2008 (UTC)
[aldatu] Txantiloiak konpondu ote dira?
Kaixo! Badirudi txantiloiak konpondu direla eta jada kokapenmapa ondo ikusten dela. Hala ere baten-bat gaizki ikusten baduzue abisatu, konponbideren bat badutela. Dirudienez parser funtzioetan aldaketaren bat egin dute eta formatu egokia ez zutenek ez zuten ondo funzionatzen. - Theklan eztabaida ekarpenak eposta 07:33, 2 Apirila 2008 (UTC)
- Gabon! Adibidez Xai-Xai artikuluko kokapen mapa ez dabil, konpontzen saiatuko naiz, baina ez dakit lortuko dudan ala ez. Tximist - Zer berri? 22:54, 6 Apirila 2008 (UTC)
- Konponduta--Assar; (erantzun hemen) 06:32, 7 Apirila 2008 (UTC)
[aldatu] 25.000 artikulu
Gaur, Apirilaren 6 (2008) gure euskal wikipediak 25.000 artikuluetaraino iritsi da. Zorionak guztioi!!!. Zuei ematen dizuet izartzo hau:
|
|
25.000 artikuluetaraino iritsi garenez tori GUZTIOI izartxo hau zorion moduan. Eskerrik asko!! —Enzaiklopedia • Eztabaida ekarpenak 16:07, 6 Apirila 2008 (UTC) |
--Enzaiklopedia • Eztabaida ekarpenak 16:07, 6 Apirila 2008 (UTC)
- Artikulua bidaltzen laster hasiko naiz orduan komunikabide desberdinei, atxikimendurik?--Janfri; bai esan?
16:36, 6 Apirila 2008 (UTC)
-
- Barkatu, baina nire euskara nibela ez da guztiz ona, zer esan nahi du atxikimendua?--Enzaiklopedia • Eztabaida ekarpenak 16:41, 6 Apirila 2008 (UTC)
-
-
- Bat egiten duzula artikuluarekin. Izen abizenak eman eta artikuluarekin batera bidaliko dira komunikabideetara babes bezala.--Janfri; bai esan?
16:45, 6 Apirila 2008 (UTC)
Bidali dut jada zerrendako komunikabideetara. Barkatuko didazue atxikiturikook baina ahaztu zaizkit berauek bidaltzea, banengoen ba ni zerbait falta zitzaidala...Mea culpa.--Janfri; bai esan? 17:44, 6 Apirila 2008 (UTC)
Aupa! Zorionak denoi! Ikusi dut jada bidali dela komunikabideetara Euskal Wikipediaren aldeko artikulua/aldarria. Primeran! Beraz, nola geratzen da atxikimenduen kontua orain? --Orereta (erantzunak) 17:57, 6 Apirila 2008 (UTC)
- Zoritxarrez, airean... Guztiz ahantzi dut bidaltzea.--Janfri; bai esan?
18:04, 6 Apirila 2008 (UTC)
-
- Lasai, lasai. Jakiteagatik galdetu dut (ea oraindik atxikitu behar zen edo ez). Finean, artikulua oso ondo dagoela iruditu zait, eta hedatzen den/dugun! --Orereta (erantzunak) 18:08, 6 Apirila 2008 (UTC)
[aldatu] txantiloia kanpo loturetan
Ez dut ikusten txantiloi horren beharra artikuluen kanpo loturetan. Euskal Wikipedian gaude, ezta? Iruditzen zait bakarrik eman behar dela oharra lotura euskaraz ez badago, edo hizkuntza bakarra ez bada.--Unai (esaidank) 18:30, 6 Apirila 2008 (UTC)
- Ez du zerikusi beharrik, txantiloi hori jartzen da ze hizkuntzetan dagoen web orria jakiteko--Enzaiklopedia • Eztabaida ekarpenak 18:35, 6 Apirila 2008 (UTC)
-
- Nik nahiago dut kanpo lotura guztietan zehaztea zein hizkuntzatan dagoen loturiko webgunea, euskaldunak zein erdaldunak. Hori bai, uste dut euskarazko loturek lehentasuna izan beharko luketela beste lotura batzuekiko (ordenarekin, esate baterako).--Janfri; bai esan?
18:19, 13 Apirila 2008 (UTC)
-
-
- Ni ados nago Janfrirekin. --Orereta (erantzunak) 18:59, 13 Apirila 2008 (UTC)
Kaixo! Lehen zerbait bilatu dut eta ezin dut; jartzen dir Wikipediak ezgaituta dagoela bilatzeko. Baina lehen bilatu genezakeen. Zergatik orain ez? Zer gertatu da?--Enzaiklopedia • Eztabaida ekarpenak 12:53, 8 Apirila 2008 (UTC)
- Orain badabil bilatzailea; dena dela, baliteke zu saiatu zarenean mantenu lanetan aritzea sistemaren administratzaileak, eta denbora baterako ezgaituta egotea. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 15:23, 8 Apirila 2008 (UTC)
Nik ez nik ezin dut bilatu ezer, jartzen dit ezgaituta dagoela, eta bakarrik nigan afektatzen nau edo? Bakarra al naiz ezin duena bilatu ezer? Agian konponketak edo egiten ari dira bai, baina gauza horrela segitzen badeu abisatzen dizuet ezta? Agur!--Enzaiklopedia • Eztabaida ekarpenak 16:02, 8 Apirila 2008 (UTC)
- Probatu berriro eta oraindik ezin baduzu bilaketarik egin (nik ez dut arazorik orain), begiratu zure hobespenetan, bertan baitituzu zure bilaketetarako aukera desberdinak. Ondo izan.--Janfri; bai esan?
21:25, 13 Apirila 2008 (UTC)
- Lasai, beste egunean zen, orain bilatu al dut. eskerrik asko!--Enzaiklopedia • Ezt ekarpenak 11:53, 14 Apirila 2008 (UTC)
[aldatu] Kontua ezabatu
Agur! Norbaitek al daki kontua ezabatzeko modua? Eskerrik asko, —Hegibeltz 21:25, 8 Apirila 2008 (UTC)
- Ez da posible Wikipediatik erabiltzaile kontu bat ezabatzea, ingelesezko Wikipedian hemen azaltzen denez. Nahi izanez gero, administratzaile bati eska diezaiokezu zure lankide eta eztabaida orrialdeak ezabatzeko, baina inoiz ez erabiltzaile kontua. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:45, 14 Apirila 2008 (UTC)
- Bigarren aldia da horrelakorik eskatzen dela, eta egia esan ez dakit zein izan daitekeen justifikazioa hori ezabatzeko. Gainera egindako aldaketa guztiak izen horrekin agertuko dira, hau da, hori ere ezin da historiatik ezabatu. - Theklan eztabaida ekarpenak eposta
16:38, 14 Apirila 2008 (UTC)
-
-
- Gaztelaniazko Wikipedian hau egiten dute: es:Wikipedia Discusión:Usuario retirado Norbatiek berebiziko gogoa badu erretiratzeko horrelako zerbait egin liteke... --Orereta (erantzunak) 11:23, 7 Maiatza 2008 (UTC)
-
-
-
- Azkenean sekta bat izango gara, sartu bai baina inork ezin irten duen horietakoa kar kar kar. Seriotan, egin genezakeen gauzarik gehiena lankide eta lankide eztabaida orriak ezabatzea da... Oreretak esan duen moduan, egin daiteke horrelako zerbait, norbaitek gogo handiak izatekotan erretiratzeko.--Janfri; bai esan?
14:04, 7 Maiatza 2008 (UTC)
[aldatu] Txantilloien erabilera argibideak
Kaixo!! Non aurki ditzaket txantilloiak erabiltzeko argibideak? Nonbaiten idatzita ba al daude? Eta ezpadaude jarri al ditzakegu txantilloiaren orrian bertan? Kontua da adibidez {{izenburu akatsduna}} txantilloia erabili nahi nuela gaur baina kosta zait asmatzen non idatzi artikuluak berez behar luken izenburua eta gaztelerazko wikipediara jo dut azkenean. Agian guk ere baditugu argibideak... Laida 13:03, 12 Apirila 2008 (UTC)
- Orri hau, hau eta beste hau ikus ditzakezu. Hala ere, hobetu baldin badezakezu, aurrera!--Unai (esaidank) 13:28, 12 Apirila 2008 (UTC)
[aldatu] Euskal astea wikipedian
Kaixo guztiei! 25.000ko ajea oraindik ez dugu pasa eta jada Euskal Astean sartu gara... baina ez dugu ezer prestatu honetarako (ni arduratu nintzen, eta azkenaldian ordu gutxitan daukat interneta, batez ere aldamenekoak wifia kendu duenetik). Zerbait bururatzen? - Theklan eztabaida ekarpenak eposta 16:31, 14 Apirila 2008 (UTC)
- Ideia polita da Euskal Astearena, baina badirudi lankideok denboraz ez gabiltzala oso ondo... Hurrengo urterako proposamenak egin beharko ditugu beraz. Hurrengo urtean jada jasotako ideiak aurrera eramatea asko litzateke nire ustez: Euskal Astearen albistea zabaltzea komunikabideetan -sarean barne (25.000 artikuluekin egin bezala); horretarako dagoen orrian EHrekin lotutako artikuluak zerrendatu eta horiek hobetzen saiatzea (hedatu, irudiak eta erreferentziak gehitu...); eta sortu beharreko artikulu berriak ere zerrendatzea. Agian, denbora izanez gero, ondo legoke aipatutako Euskal Astearen orri hori gutxinaka elikatzen joatea... --Orereta (erantzunak) 23:39, 19 Apirila 2008 (UTC)
- Eta hobe antolatuako euskal aste bat ospatzen badugu beranduago? Honetan 25.000 artikuluen kontuarekin ez digu denborarik eman ezer egiteko, baina agian azaroa aldean edo beste bat antolatuta (hau da, herrialde bat kenduta zerrendatik) zerbait txukuna egin dezakegu. Zer derotzuzue? - Theklan eztabaida eposta 16:39, 1 Maiatza 2008 (UTC)
- Zer proposatzen duzu, Theklan? Zertan datza Euskal Aste hori? --Unai (esaidank) 17:11, 1 Maiatza 2008 (UTC)
-
- Niri ondo iruditzen zait Euskal Astea errepikatzea. Gainera, asteko herrialdearen wikiproiektuko orrian ikusi dudanez, Euskal Herria jada jarrita dago aurrerago asteko herrialde gisa. Finean (eta Unairi zuzenduz), Euskal Herriarekin loturiko artikuluak sortu eta hobetzean datza Euskal Astea, sarean eta beste hedabideetan Euskal Wikipedian euskal astea ospatzen ari dela zabaltzen saiatuz. --Orereta (erantzunak) 09:34, 5 Maiatza 2008 (UTC)
[aldatu] Gaurko "Berria"-aren artikulua
Gaurko "Berria"-n (2008-4-24an) euskarazko Wikipediari buruzko artikulu luzea agertzen da.
Wikipediazaleek irakurri beharrekoa.
Mikel Iturbe eta Josu Goñirekin egindako elkarrizketak ere.
Josu 12:22, 24 Apirila 2008 (UTC)
- Artikulua hemen--Assar; (erantzun hemen) 14:12, 24 Apirila 2008 (UTC)
[aldatu] Artikuluen tituluaren hizkuntza
Artikuluen tituluen hizkuntza nola hautatu behar den jakin nahi nuke. Adibideak emango ditut sinpleago izanen baita.
- Frantziako liburutegi nazionala artikuluarentzat ez nekien zein hizkuntz erabili : frantsesez utzi edo euskaratu. Gauza da, alemanez, ingelesez, italieraz, nederlanderaz, norbegieraz eta suedieraz, beste Wikiek frantses izendatzea atxiki dutela.
- Collège de France artikuluarentzat arazoa berdina da.
- Massachusetts Institute of Technology artikuluaren titulua ingelesaz da. Ordea, beste wiki batzuk beren hizkuntzara itzuli dute: Massaçusets Texnologiya İnstitutu azerbaijaneraz, Masaĉuseca Instituto de Teknologio esperantoz, Instituto Tecnológico de Massachusetts gaztelaniaz, Institut Teknologi Massachusetts en indonesieraz, Massachusettense Institutum Technologiae laozieraz, Masačusetso Technologijos institutas lituanieraz,etc...
- Beste artikulu batzuk euskal wikipedian arazo bera sortzen dute : CIA, National Gallery, British Museum, GAL.
Beraz, zer egin? Euskal wiki arau batek tituluaren jatorrizko hizkuntza edo euskaratzea babesten ahal du? Ildo bat aurkitu behar genuke gauzak argiago egoteko.
Nik proposatuko nukeena euskaratu beharko liratekeela artikulu guztiak, jatorrizko hizkuntzan ezagunagoak baldin badaude ere. Baina eztakit. Alderantziz, jatorrizko hizkuntzan uzten baditugu, artikulu guztientzat arau bera ahalegindu beharko gara (bederen atzerriko instituzioaren izendatzearentzat, Frantziako Liburutegi Nazionala bezala => Bibliothèque nationale de France). Borat 17:11, 25 Apirila 2008 (UTC)
- Norbaitek iritzia dauka?Borat 09:40, 26 Apirila 2008 (UTC)
-
- Zaila da arau orokorrak ezartzea horrelako kontuetan. Hobe da malguagoa izatea eta, kasuan kasu, zalantzak aztertzea. Hala ere, esango nuke izenburu gehienak euskaraz daudela. Nire ustez, zuk aipatutakoen izenburuak (CIA, National Gallery, British Museum, GAL) alda daitezke, artikuluaren hasieran jatorrizko izenak aipatuz. Horren adibide argia NATO litzateke. --Unai (esaidank) 09:54, 26 Apirila 2008 (UTC)
- Niretzat ere zaila da, baina uste dut gehienetan itzulpen bat egitea komeni dela, nahiz eta berezko izena mantendu ezagunagoa denean. Bestela Sinn Fein, edo Kuomintang ere itzuli beharko genituzke! - Theklan eztabaida eposta 16:40, 1 Maiatza 2008 (UTC)
- Zaila izaten da batzutan artikuluaren izena itzuli edo ez erabakitzea, baina unibertsitateen izenen kasuan, esate baterako, guztiek egiten dute itzulpena, eta enpresen kasuan, ordea, mantendu. Izen erregistratuekin mantenduko dute agian. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:26, 7 Maiatza 2008 (UTC)
[aldatu] Election Notice, Please Translate
The 2008 Board election committee announces the 2008 election process. Wikimedians will have the opportunity to elect one candidate from the Wikimedia community to serve as a representative on the Board of Trustees. The successful candidate will serve a one-year term, ending in July 2009.
Candidates may nominate themselves for election between May 8 and May 22, and the voting will occur between 1 June and 21 June. For more information on the voting and candidate requirements, see <http://meta.wikimedia.org/wiki/Board_elections/2008>.
The voting system to be used in this election has not yet been confirmed, however voting will be by secret ballot, and confidentiality will be strictly maintained.
Votes will again be cast and counted on a server owned by an independent, neutral third party, Software in the Public Interest (SPI). SPI will hold cryptographic keys and be responsible for tallying the votes and providing final vote counts to the Election Committee. SPI provided excellent help during the 2007 elections.
Further information can be found at <http://meta.wikimedia.org/wiki/Board_elections/2008/en>. Questions may be directed to the Election Committee at <http://meta.wikimedia.org/wiki/Talk:Board_elections/2008/en>. If you are interested in translating official election pages into your own language, please see <http://meta.wikimedia.org/wiki/Board_elections/2008/Translation>.
For the election committee,
Philippe Beaudette
[aldatu] Laguntza eske
Aupa lagunok: Truman Capote artikulua osatzen nabil. Kontua hauxe da: Ingelesezko bertsioan, bukaera aldean, Works by Truman Capote txantiloia dator. Zelan sortzen dira halakoak? Gurera ekarri nahi dut eta ezin asmatu. Baten batek laguntzerik badu, eskertuko diot.
Anderrena 21:43, 30 Apirila 2008 (UTC)
- Egin dezakezun hoberena {{Aurkibide taula}} hartzea da. Horrekin sortu ditzakezu nahi haina aurkibide txantiloi. - Theklan eztabaida eposta 16:44, 1 Maiatza 2008 (UTC)
Eskerrik asko Theklan, orain arte lanabes hori zelan erabili ez dut jakin. Aurrerantzean saiatuko naiz.Anderrena 13:44, 2 Maiatza 2008 (UTC)
[aldatu] Zubisalto eta gomasalto artikuluak errebisatu eta babesteko eskaera
Ohar hau administratzaileentzat da. Zubisalto eta gomasalto artikuluetan eztabaida daukagu Ghettha erabiltzaileak eta biok. Administratzaileek esku har dezaten nahi nuke. Mesedez, aztertu bi artikuluon eztabaida orrietan eta gure eztabaida orri pertsonaletan izan dugun mezuen trukea, eta erabaki bat hartu kontu honi buruz.--Assar; (erantzun hemen) 08:49, 4 Maiatza 2008 (UTC)
- Ba al dago goiko galderarentzako erantzunik? Administratzaileek informazio gehiago eduki dezaten, Ghetthak eta biok izan genuen azken mezu trukea hemen eta hemen dago.--Assar; (erantzun hemen) 18:43, 5 Maiatza 2008 (UTC)
- Nik gainetik irakurri nuen azkenean eta ez dakit zer erabaki. Arazoa zein den ere ez dago oso argi, hau da, badirudi terminologikoa dela. Nahi izanez gero orain artikulu horiek babestuko ditut eta eztabaida orrialdean guztien artean (gaia kontrolatzen dutenak) arazoa konpontzen saia zaitezkete. -Theklan ·
· 18:54, 5 Maiatza 2008 (UTC)
Badirudi konpromisozko adostasunera iristen ari garela artikulu hauetan. Mesedez, Theklan, desblokeatuko al dituzu artikuluak? Barkatu eragozpenak.--Assar; (erantzun hemen) 07:50, 9 Maiatza 2008 (UTC)
Egina --Alfredo Beaumont 08:22, 9 Maiatza 2008 (UTC)
[aldatu] Donostialdea vs. Oarsoaldea
83.44.219.44 IP-arekin identifikatu gabeko erabiltzaile batek sistematikoki zenbait artikulutan Oarsoaldea eskualdea ezabatu eta Donostialdeagatik aldatu du. Donostialdea, Oarsoaldea eta Gipuzkoako eskualdeen zerrenda artikuluak ere moldatu ditu, nire ustez erabat erizpide partziala erabiliz eta inongo eztabaidarik proposatu gabe. Donostialdea vs. Oarsoaldea eztabaida beti iruditu zait itxi gabeko eztabaida bat, eta horregatik euskal Wikipediak gai honen inguruan erizpiderik ba ote duen jakin nahi nuke. Bestela nire iritziz moldatutako artikuluak bere horretara bueltatu beharko lirateke gai honen inguruan erabaki bat hartu arte. Bitartean gaiari buruz informazioa bilduko dut. Eskerrik asko. --birasuegi 13:36, 4 Maiatza 2008 (UTC)
- Ados nago Birasuegirekin. 83.44.219.44 IPdun erabiltzaileak eginiko aldaketak desegin ditut, eta ondoren irakurri dut Txokoko ohar hau. Erabiltzaile horrek inolako eztabaidarik egin gabe Oarsoaldeko herri guztietako informazioa aldatu du, eta horregatik desegin ditut bere edizioak. Agian eztabaidatu liteke kontu hori (Oarsoaldea eskualdea badela nahikoa argia da nire ustez), baina bitartean informazioa mantendu behar dela uste dut. --Orereta (erantzunak) 15:10, 4 Maiatza 2008 (UTC)
[aldatu] static wikipedia barriztua noiz?
http://static.wikipedia.org/downloads wikipedia estatikoa dago, baina berrien artean ez dira agertzen hizkuntz batzuk bakarrik. badadizue zer gertatzen den, nola eskuratu "eu" eta "es" wikipedia bertsioak? --Telle 16:58, 5 Maiatza 2008 (UTC)
- Nik dakidala ez dago gure esku... -Theklan ·
· 18:54, 5 Maiatza 2008 (UTC)
- Aupa Theklan, bai suposatzen nuen baina zeozer dakizuen edo jakin gura nuen, zeren bertsio berriak deskargatrzeko ez daude EU ez eta ES --Telle 12:16, 7 Maiatza 2008 (UTC)
- Bitxia da, bai, Telle, hizkuntza asko falta dira deskargatzeko. Hasierako orrialdetik joanda ere errorea ematen dute euskarazkoak eta gaztelaniazkoak, ez dakit zer gertatuko den. Dena dela, badirudi ingelesezkoaren (en) aurretik doazen guztiak agertzen direla, baina hurrengoetako bat ere ez... beraz, baliteke ingelesezkoak sortutako arazoren bat izatea. Konpondu arte itxaron behar... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:22, 7 Maiatza 2008 (UTC)
[aldatu] Bitxikeria
Badakit gure wikipediarena ez dela, baizik eta Gaztelaniazko Wikipediarena, baina berria bitxi xamar iruditu zait. Agian zuetako askok bazenekiela, baina hemen argitaratu dute zein den kategoriarik ikusiena: es:Wikipedia:Ranking de visitas (Categoría), (zein eta aktore pornoena gaztelania hitz egiten ez dutenentzat).
Haber, gure euskaldun-fededun wikipedia honetan, zein da? Administradorearen batek ba al daki?-- Marklar2007 17:37, 6 Maiatza 2008 (UTC)
- Saiatu nintzen ni topatzen, eta ez nuen lortu antzekorik topatzea, ez hori ezta artikulurik bisitatuena ere. Ez dakit hori jakiteko ahalmena daukagun, ni saiatuko naiz berriz topatzen. TXiKi lankideak ezagutzen du nahiko ondo darabilgun softwarea, agian berak erantzun dezake nik baino hobeto.--Janfri; bai esan?
14:00, 7 Maiatza 2008 (UTC)
- Nik uste horretarako kontadoreek ondo funtzionatzea behar-beharrezkoa dela... baina bai, TXiKik agian esan ahal digu zerbait... hala ere, bitxikerietan sakonduz, badaude beste bi lehenengoen artean manga pertsonaiena eta beste bat postura sexualena...Theklan · ezt
· @ 14:52, 7 Maiatza 2008 (UTC)
- Mediawiki softwareak ez du horretarako aukerarik ematen, hori zerbitzariaren kontua baita, ez softwarearena. Dena dela, barrapunton jartzen duenez, bisitak aztertzen dituen softwareren bat instalatu omen dute gaztelaniazko wikipedia, eta hori da bisitak bistaratzeko aukera emango diena. Bestela, zerbitzarira iritsi gabe, ezin da hori eskuratu, nik dakidala. Gaztelaniazko wikipediako orrialde honetan azaltzen dutenez, badago estatistikak eskuratzeko webguneren bat, eta euskarazkoarentzako ere funtzionatu beharko luke, nik uste, baina momentu honetan errorea ematen du...
-
-
- Begiratuko dugu beste uneren baten ea zerbait egin dezakegun; edo bestela, gaztelaniazko wikipediako norbaiti ere galde diezaiokegu. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:17, 7 Maiatza 2008 (UTC)
-
-
- Ba nik (ez naiz gogoratzen non) wiki batean Estadistiketan ze bost orri bisitatuenak zeuden, eta noski bat Azala zen.
[aldatu] Koordenatuekin lana
Kaixo guztiei! Berriro ere nabil hemen koordenatuekin bueltaka. Aurreko batean (urte ta piko izango da, agian bi) lortu genuen WikiMiniAtlasa erabili ahal izatea, eta hainbeste wikipediatan erabiltzen denez orain berez integratua dago. WikiMiniAtlas honekin koordenatu bat jartzen dugunean koord txantiloiarekin (edo besteren bat, baino hobe hau erabiltzea) munduko bola bat agertzen da aurretik eta bertan klik eginez mapa bat agertuko zaigu. Mapa horretan gertu dauden eta koordenatuak dituzten beste herri batzuk agertzen dira. Beno, hau alemanierazko wikipediako lankide batzuei eskatu genien eta eurek garatzen dutenez ba egin dute. Arazoa da bertan agertzen diren loturak ingelerazko wikipedian koordenatuak dituzten eta guk interwiki batekin ditugun artikuluenak baino ez direla.
Guk momentu honetan 3.700 bat artikulu ditugu koordenatuekin [2], urrun ingelesezkoak dituen 124.000etik, noski, eta katalanek dituzten 7.600etatik. 42.a gara wikipedia guztien artean irizpide honen arabera. Beno, zein da dagoen arazoa, guk gehienbat herriei eta auzoei jarri diegula eta, beraz, ez ditugula puntu asko jarrita mapa horretan, ingelerazkoan artikulu horiek ez baitira existitzen. Eskaera bat egin diet data sorta bat egin dezaten gure puntuekin... baina ez dut uste lan asko egingo dutenik ez baditugu artikulu kopuruan lan egiten. Hori dela eta hurrengo egunetan nahi baduzue koordenatuak eroak bezala jarri gaitezkela proposatzera nator hona, horretarako dagoen wikiproiektuan (nahiz eta pixka bat zaharkitua dagoen) edo bestela geure kasa. Baina hori, Google Earth hartu eta ez dadila geratu auzo bat, herri bat edo bestelakorik koordenatuak ondo jarri gabe. Zer deritzozue? -Theklan · ezt · @ 23:06, 7 Maiatza 2008 (UTC)
- Egia esan, ez dut oso ondo ulertu zer den mapatxoaren kontu hori, ezta data-sorta egitearena gure puntuekin ere, baina garrantzitsua dela uste dut koordenatu kopurua ugaltzea (hori bai, erlatiboki, ingeles eta katalanezko wikipediak baino koordenatu gehiago ditugu...)--Janfri; bai esan?
07:05, 8 Maiatza 2008 (UTC)
- Bai, erlatiboki hala da, baina absolutuki inoiz izango ez bada ere kopuru majo bat lortzea garrantzitsua da. Berez gaur egun 4000 edo izango ditugu, bide batez, hori zaharkitua baitzegoen. Gauza da koordenatu batzuk jartzen ditugunean ezkerrean bolatxo bat agertzen dela. Hor klik eginda mapa bat zabaltzen da eta bertan gertu dauden beste puntu batzuk agertzen direla. Hauek ingelerazko datu sorta batekin egiten dira, eta ez gurearekin. Ideia bat egiteko, ingeleraz Olazti eta Altsasuk ez daukatu koordenaturik (atzo Altsasukoa jarri nuen, baina lehen ez zuen) eta horregatik Bakaiku edo Urdiain agertzen dira mapan eta ez Altsasu edo Olazti. Gurean ordea Oñatiko auzoek, edo Larrabetukoak, edo Bilboko hainbat eraikin eta auzo, agertu beharko lirateke, horrek interes handia baitu gurean. Ideia da egun hauetan koordenatuen orriak hobetzen baditugu, adibidez EHko guztiak jarriz, askoz hobe geratuko garela alemanek lana egin ahal izan dezaten. -Theklan · ezt
· @ 14:24, 8 Maiatza 2008 (UTC)
- Beno, eskaera egin ondoren esan didate polonierazko eta italierazko wikipediek prioritatea dutela, milaka artikulu dituztelako. Hala ere lotura hau eman didate [3] eta bertan agertzen da zenbatetan dugun koordenatuak jarrita. Momentu honetan 3098, nahiz eta badirudi ez dagoela oso ondo eguneratua beti (gehiago sortu ditut eta ez ditu gehitu). Ez dago hain gaizki, baina ez dira hasieran jartzen zituen 3700 horiek. Nire aldetik gogor saiatzen ari naiz Nafarroarekin, kontzeju guztietan ere jartzen. Norbaitek Gipuzkoa edo beste batekin hasi nahi badu esan iezadala eta laguntza behar badu esnago diot nola egin (Google Earth zure laguna izango da!). -Theklan · ezt
· @ 13:01, 10 Maiatza 2008 (UTC)
Gaiari berriro helduz. Hiru lankide edo honetan gabiltza jada. Nik NAfarroarekin nahiko lan egin dut, alfabetikoki L letran noa eta horrainoko herri guztiek dituzten kontzejuetan ere koordenatuak sartu ditut. Pare bat udalerri gaztelerazko eta euskarazko izenarekin errepikaturik genituela ikusi ahal izan dut eta gainera mapak eta kode postalak jartzkeo aukera ere eman du. Tools zerbitzariak atzerapen handia du, baina orain 3.508 artikulu ematen ditu ([4]), hau da, hasieran genituenak baino 500 bat gehiago ditugu jada. Eta horrela jarraituz gero nire kalkulua da 4.000 bat artikulu koordenatudun edukitzera hel gaitezkela. Sin mas, jakin ezazuen, eta norbait animatzen bada ba lan honi ekiteko. Ipar Euskal Herrian lan pila pila pila dago egiteko, baita udalerri txantiloiak jartzen ere. -Theklan · ezt · @ 14:08, 13 Maiatza 2008 (UTC)
[aldatu] 200. urtetik 250. arteko kronologia
Zer deritzozue artikulu honen inguruan? Eztabaida orrialdean proposamenen bat egin nuen; uste dut baduela mantenurako beharra. Iritzirik? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 07:52, 13 Maiatza 2008 (UTC)
|