|
TresnakBeste hizkuntzak
|
Wikipedia:Sinadura
Artikuluak, wikipediako orriak, kategoriak eta abarren egindako ekarpenak ezin dira sinatu. Ekarpen guztiak orriaren historian ikus daitezke, nor den egilea... Gogoraratzen da edozein artikuluk ez duela jaberik (entziklopedia askea da) eta GFDL lizentzia pean dagoela. Bestalde, eztabaida orrietan, bozketetan... sinatu egin behar da.
[aldatu] Nola sinatuBi modu daude sinatzeko:
Aldaketak gorde ondoren, sinaduraren tokian ez dira ikusiko lau ikur horiek, sinatu duen lankidearen izena eta data baizik; aurrebistan ikusten den bezala. Azken emaitza, ordea, berdina da:
Saioa hasi gabe, erabiltzaile ezezagun gisa sinatzen baduzu, IP helbideak lankidearen izena ordezkatuko du. [aldatu] Sinadura pertsonalizatzenSinadura nolabait moldatzea bada zure nahia, atal hau interesgarria da. Zure hobespenetan, Zure gaitzizena (sinatzeko) jartzen duen taulatxoan gustokoen duzuna idatzi. Baliteke taula txikiegi geratzea idazten duzunaren arabera, baina ez du axola. Dena den, irudi, txantiloi edo kanpo loturek dartzaten arazoak direla eta debekatuta daude sinaduretan erabiltzerakoan. Hau kontuan izanda, zure eztabaida orrira lotzen duen lotura arrunt bat agertzea nahi baduzu idatzi ondorengoa lehenago esandako Zure gaitzizena (sinatzeko) taulatxoan. [[Lankide:Adibide|Adibide]]; [[Lankide eztabaida:Adibide|(eztabaida)]] Jarri zure erabiltzaile izena Adibide ordez. Behin hau eginda, Lotura automatikorik gabeko sinadura (taulatxoaren azpikaldean) aktibatu eta hobespenak gorde. |