Nafarroako eskualdeen zerrenda

Nafarroako eskualdeen mapa bat.
Nafarroako eskualdeen mapa bat.

Nafarroako eskualdeak ez daude ondo zehaztuta gaur egun, beste garai batean merindadeak zeuden moduan.

Probintzia hiru zatitan banatuko dugu, eta maparen arabera deskribatuko ditugu zaonaldeak.

Eduki-taula

[aldatu] Iparraldea

Urdin tonalitate desberdinetan, Bortziriak agertzen dira iparraldean, ekialdean Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdi dituztela. Baztanen mendebaldean eta Bortzirien hegoaldean Malerreka ("Bidasoa Garaia") dugu, eta haren hegoaldean, urdin ilunagoz, Ultzama aldea (Basaburua, Imotz, Atetz, Odieta, Anue, Lantz, Olaibar, Ezkabarte eta Ultzama bera).

Mendebaldeko eskualdeak, Gipuzkoako mugan, Leitzaldea eta Sakana dira.

Ipar-ekialdean, aldiz, arrosa kolorez Zaraitzu-Erronkari ditugu, sartaldetik sortaldera.

Azkenik, ipar eta erdialdean, Nafarroa Behereko mugan, Auñamendi dugu, mapan morez dagoelarik.

[aldatu] Erdialdea

Probintziako erdi-erdialdean Iruñerria dago, eskualderik populatuena eta hiriburua biltzen duena (mapan berdez). Honen hegoaldean, berde ilunagoz, Izarbeibarra dugu.

Mendebaldean, Lizarrerria dugu, zabal-zabal, hori tonalitate desberdinez mendebaldeko zati txikiagoa eta ekialdeko eremu nagusia banatuz.

Ekialdean, azkenik, arrosa argiz Agoitz aldea agertzen zaigu (Lintzoain, Longida, Urrotz, Izagaondoa, Untziti, Elo, Ibargoiti eta Agoitz bera) eta arrosa ilunagoz Irunberri aldea (Urraulgoiti, Urraulbeiti, Erromantzatua edo Urraul-Ekialdekoa eta Irunberri bera).

[aldatu] Hegoaldea

Hegoaldean Erribera delako eskualde zabala dugu, hiru zatitan banatuta:

Iparraldeko erdialdean, berriz, marroiz, Orbaibarra eta Tafalla-Erriberriko ingurualdea ditugu (Lerga, Uxue, Pitillas, Beire, Artaxoa eta Erriberri eta Tafalla haiek).

Ipar-ekialdean, marroi argiz, Zangozako ingurualdea dugu azkenik (Esa, Ledea, Oibar, Leatxe, Ezporogi, Eslaba, Galipentzu, Zare, Kaseda, Xabier, Petilla de Aragon eta Zangoza bera).

[aldatu] Ikus, gainera


Ubieranki szkolenia dla hotelarzy forum filmowe faktoring Zbuntowani - Rebelde Doładowanie silników książka apartamenty kraków VAT 7 uroda Karate, stepper, boks, yoga zyciowe cytaty Sportowy serwis informacyjny. Teksty piosenek na A Zespoły muzyczne bukmacherzy kick koparki Bułgaria wczasy Karaoke tani kredyt hipoteczny COOLsurf