|
|
Leotz
Leotz Nafarroako udalerria da. Leozarango Zendea zaharreko herriek (Munarrizketa, Artariain, Iratxeta, Iriberri, Leotz, Olleta, Santsomain eta Uzkita) zein Puiuko Zendeako herri gehienek (Amatriain, Benegorri, Bezkitz eta Makirriain) osatzen dute udalerri hau. Bat egin zuen azkena Santsoain izan zen, Musker-Hiriberri, San Lorenzo eta Pozueloko jaurerriekin batera. Orisoain (Leozarango Zendeakoa) bereizi zen eta egun bere udalerri soltea dauka.
|