|
|
|
Lankide eztabaida:Josi
[aldatu] Irudi:Josiaurp.jpgGauon Josi. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Josiaurp.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie • (postontzia) 17:59, 2 Urria 2006 (UTC) Iepa Josi: irudiak igo ditzakezu, ez bakarrik euskarazko wikipedian, commonsen [commons.wikipedia.org], baita ere, handik hartu ditzakezu nahi dituzun irudiak, eta wikipediaren beste proiektuek erabili ditzakete zure irudiak. Adibidez audacityren logoa jadanik dago commonsen, beraz ez duzu euskarazko wikipediara igo beharrik. Lan ona, eta segi horrela: Jonan. azt apr 4 15:38:11 CEST 2007
[aldatu] FormatuaAupa Theklan: saiatuko naiz, baina ez dut denbora gehiegi ematen editatzen dudanean forma kontuetan. Kasu pixka bat egingo dizut: tarte lasai bat topatzen dudanean.... Kaixo josi! Ondo legoke artikuluak hitzartutako formatuarekin egitea... begiratu hortik beste filme bateko artikulua eta saiatu kopiatzen estiloa. Aio! - Theklan eztabaida ekarpenak eposta [aldatu] Mendiko piolet.jpgGauon Josi. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Mendiko piolet.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. - Theklan eztabaida ekarpenak eposta
[aldatu] GarapenaAupa Josi. Garapena artikulua sortu duzula ikusita, niri artikulu horretako edukia Giza garapenari dagokiola iruditzen zait. Hala izendatzea proposatu dut, artikuluaren eztabaida orrian. Zer iruditzen? --Orereta (erantzunak) 09:48, 16 Azaroa 2007 (UTC) Ondo deritzot: Garapena sarrera orokor bat izan daiteke (ekonimikoa, heziketarena, ....) eta hortik bideratu Giza Garapenera. Adibidez erderazkoan Desarrollo sarreratik beste kontzeptu batzuetara bideratzen du. Ikus hau: http://es.wikipedia.org/wiki/Desarrollo Beraz ados hirekin! Js [aldatu] Formatua dela eta berriro ereKaixo Josi. Mesedez, artikulu bat sortzerakoan edo beste batena moldatzerakoan saiatu formatu hitzarmenak betetzen. Adibidez, hasieran beti artikuluaren izena agertu behar da letra beltzez. Azpitituluak egiteko ==Azpititulua== erabiltzen da, eta horren azpian egiteko ===Hiru berdin sinbolo=== erabili behar da eta ez letra beltza. Azkenik interwikiak jarri. Hau egiteko [[en:Artikuluaren izena]] jarri (ingelerazko wikipediara lotura egiteko). Honela bot batek besteak jariko ditu... edozein dudarako galdetu! - Theklan eztabaida ekarpenak eposta
[aldatu] Jarri nahi duzun irudiaAupa Josi, Der blaue Engel artikuluan jarri nahi duzun kartela ezin da wikipedia honetan jarri, irudia ez delako librea (ikus hemen) eta beraz ez dagoelako Commonsen. Bozketa batean erabaki zen aho batez fair use klausularen pean Copyrightdun irudirik ez onartzea (ingelesezkoan onartzen dira), wikipedia benetan askea mantentzeko. Edozein duda izanez gero, galdetu lasai.--Janfri; bai esan? [aldatu] ZinemaAupa Josi! Ikusi dut azkenaldian zinemari buruz ari zarela artikuluak sortzen. Bi apunte besterik ez: komeni da, zuk sortzen dituzun artikuluen luzera ikusita {{zinema zirriborroa}} txantiloia jartzea, gero jakiteko zeintzuk diren zinema zirriborroak beranduago norbaitek osatu nahi baditu. Bigarrenik, esatea Kategoria:Zinema oso kategoria zabala dela, eta badaudela azpikategoriak (filmak urtearen arabera ordenatuak, zinema zuzendariak...) mesedez, jar itzazu artikuluak dagokion azpikategorian, geroago gauzak errazago topatu eta Zinema kategoria pila bat artikuluz ez saturatzeko. Dudarik izanez gero, galdetu lasai. Ondo ibili.--Janfri; bai esan? Janfri: saiatu naizbaina.... esaidazu emaitza apuntatzen zenuena ote den, bale? http://eu.wikipedia.org/wiki/F.W._Murnau http://eu.wikipedia.org/wiki/Fausto Zure ekarpenaren zai.... Laster arte! Josi |