|
TresnakBeste hizkuntzak
|
Kuba
Kuba Amerikako estatua da, izen bereko uharteak (Antilletako uharte handiena) eta Karibe itsasoko beste uharte batzuek osatua. Iparraldera, Ameriketako Estatu Batuak ditu; mendebaldera, Mexiko; hegoaldera, Kaiman Uharteak eta Jamaika; eta ekialdera, Haiti. Biztanle gehien dituen Karibeko estatua da. Jatorri askotako kultura eta ohituren nahasketa dira kubatarrak, jatorrizko Taino herriaren, Inperio garaiko espainiarren, Afrikatik ekarritako esklaboen eta Estatu Batuen eraginaren artekoa.
[aldatu] GeografiaKuba Karibe itsasoan dagoen uhartedia da. Uharte nagusia Kuba bera da, beste lau uharte talde nagusiz inguratua: Colorados, Camagüey, Jardines de la Reina eta Canarreos. Kuba uhartea herrialdearen gehiena da (105.006 km²) eta, hedaduraz, munduko hamazazpigarrena da. Bigarren uharte handiena Isla de la Juventud da (Gaztetasun Uhartea), hego-mendebaldean, 3.056 km² luze-zabal dena. Guztira, 110.860 km² ditu herrialdeak. Uharte nagusiaren lur gehienak zabaldi gorabeheratsuz osatuta dago. Hego-ekialdeko muturrean, Sierra Maestra mendilerro malkartsua dago: hantxe dago mendi garaiena/ Pico Real del Turquino (2.005 m). Klima tropikala da, inguruko itsasoko urek neurtua. Bataz-besteko tenperaturak 21°C urtarrilean dira eta 27°C uztailean. Hala ere, Karibeko urak epelak direnez eta uharteak berak Mexikoko Golkoaren sarrera ia guztiz ixten duenez, Kubak urakan ugari jasaten ditu. [aldatu] Hiri nagusiak
[aldatu] HistoriaSakontzeko, irakurri: Kubako historia
Trinidad hiria, 1514an sortua
Espainiak XVI. mendean konkistatu zuen uhartea, Kristobal Kolonek 1492an eriden ostean. Espainiaren aginteak 1898an Parisko Ituna izenpetu arte iraun zuen. Lau mendez hainbat hiri sortu zituzten, hala nola Santiago de Cuba (1514) eta Habana (1515), baina tainoek, jatorrizko biztanleek, garesti ordaindu zuten, ehun urteren buruan guztiz hil baitziren, esklabotza eta europarrek ekarritako gaixotasunak zirela-eta. Horregatik, lan-indar berria lortzeko, esklabo afrikarrak erabiltzen hasi ziren, batez ere tabako, kafe eta azukre kanabera landaketak ustiatzeko. 1620an Kubak 550 tona azukre ekoitzi zituen. Esklabotza debekatua egon arren, 1886ko azaroaren 7a arte ez zen benetan bertan behera utzi. Independentzia lortzeko borrokek 1868an hasi eta 1989ra arte iraun zuten, Espainia eta Estatu Batuen arteko gerra arte, alegia. Maine itsasontzi korazatu estatubatuarra lehertu zenean piztu zen gerra. AEBetako hedabideek presio handia sortu zuten, leherketa espainiarrei leporatuz. Horrela, William McKinley presidenteak Espainiari gerra deklaratu eta armada bidali zuen uhartera, independentista kubatarrak laguntzeko. 1899ko urtarrilaren 1ean, Espainiak Estatu Batuei eman zien lurraldea. Estatu Batuek uhartea okupatu zuten 1898-1902 artean eta, gero, 1905-1909 artean. Esku-sartze zuzenak 1934 arte iraun zuen. 1952an, Fulgencio Batista militarrak estatu kolpe baten bidez boterea bigarren aldiz hartu zuen eta diktadura gogorra ezarri.
Urteetan zehar, Sobiet Batasunak laguntza politiko eta ekonomikoa eskaini zion (1990 arte, 4.000 eta 6.000 milioi dolar artean inguru), Kuba haren ondoan lerroka zedin, adibidez, Amerikako mugimendu iraultzaileak laguntzen, Afrikara tropak bidaltzen; baina SESB erori zenean, zailtasun ekonomiko larriak jasan behar izan zituen. [aldatu] Banaketa administratiboaSakontzeko, irakurri: Kubako banaketa administratiboa Kuba 14 probintziak eta udalerri berezi batek osatzen dute.
[aldatu] Kultura[aldatu] Literatura
[aldatu] Musika
[aldatu] Hedabideak
[aldatu] Kanpo loturak
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||