Koran

Koranaren irudia.
Koranaren irudia.

Korana (arabieraz القرآن [al-qurʼān], errezitazioa) Islamaren liburu sakratua da. Musulmanen sinesmenen arabera, Jainkoak (Alak الله), Gabriel goiaingeruaren bitartez, Mahoma profetari egin zion errebelazioa jasotzen du. Belaunaldiz belaunaldi ahoz aho irakatsi zela dirudi, jakintsuek bildu eta idatziz jarri zuten arte. Testua poesia eta prosaren arteko erdibide bat bezala definitu izan da, eta fededun baten bizimodu egokiaren gaineko aginduak jasotzen ditu. Fededunek buruz ikasi eta errezitatzen zuten; hortik bere izena. Testuak Jainkoaren hitza jasotzen duenez, jakintsuek zorrozki aztertu eta interpretatzen zuten, arabiar filologiaren sorburu izanik. Arabierazko testua da musulmanek onartzen duten bakarra, itzulpenak lagungarri moduan bakarrik erabiliz. Koranaren arabiera (arabiera klasikoa edo koranikoa) egungo hizkuntza estandarraren oinarria da.


Praca w Anglii Praca, Oferty Pracy w Turku Odzież używana Wypoczynek Beskidy -Turistraf Thorgal Cena Nikon D3 zakopane kwatery kredyty mieszkaniowe Karty kredytowe folie okienne fotele ogrodowe Fryzury Canon A720 IS Forum Wielotematyczne kostiumy erotyczne kick koparki Bułgaria wczasy Karaoke tani kredyt hipoteczny COOLsurf