Karl Marx

Artikulu hau serie honen zatia da:
Komunismoa

Oinarrizko kontzeptuak
Filosofia marxista
Klase borroka
Internazionalismo proletarioa
Alderdi komunista
Agiri Komunista
Ideologiak
Marxismoa  Leninismoa  Maoismoa
Marxismo-leninismoa
Troskismoa  Jutxe
Ezkerrekoa  Kontsejismoa
Erlijiosoa  Anarkista
Komunismoaren Internazionalak
Liga Komunista
Lehen Internazionala
III. Internazionala
IV. Internazionala
Komunista esanguratsuak
Karl Marx
Friedrich Engels
Rosa Luxemburg
Vladimir Lenin
Josef Stalin
Leon Trotski
Mao Zedong
Gertuko kontzeptuak
Anarkismoa
Antikapitalismoa
Antifaxismoa
Antikomunismoa
Estatu sozialista
Zentralismo demokratikoa
Proletargoaren diktadura
Komunismoaren historia
Ezker politikoa
Luxemburgismoa
Ezker Berria
Poskomunismoa
Eurokomunismoa
Titoismoa
Sozialismoa  Estalinismoa
Ekonomia sozialista
Sinbologia komunista

Karl Heinrich Marx (maiatzaren 5, 1818 - martxoaren 14, 1883) filosofialari eta politikaren teorialari alemaniarra. Ekonomia eta politikari buruz idatzi zuen. Manifestu Komunistaren egilea izan zen Friedrich Engelsekin batera 1848. urtean. Bertan, komunismoaren oinarri teorikoak eta helburuak lehen aldiz agertu ziren era sistematikoan.

Haren lan nagusia Das Kapital liburua izan zen. Bera hil eta gero, obraren beste bi liburuki argitaratu ziren, Marxek hamarkadetan zehar egindako kapitalismoaren analisi kritikoekin.

[aldatu] Bizitza

Marxen erretratu (H.F. Helmolt (arg.): History of the World. New York, 1901).
Marxen erretratu (H.F. Helmolt (arg.): History of the World. New York, 1901).

Familia judu burges batean hazi zen, baina eliza ebangeliko batean bataiatu zuten. Zuzenbide ikasketak egin zituen Bonn eta Berlingo jesuiten unibertsitateetan. Hemezortzi urte betetzean, Jenny von Westphalenekin ezkontzeko hitza hartu zuen. Artean egin zen Hegelen filosofiaren jarraitzaile, Berlinen kazetari gisan lanean ari zela. Bere ideia iraultzaileak zirela eta, hainbat alditan erbesteratu zuten, Parisera lehenik (garai hartan ezagutu zuen Engels, orduz geroztik beti ondoan izango zuen lagunmina) eta Bruselasera gero. Han, filosofian bakarrik jardungo zuela erabaki zuen.

Zortzi seme-alaba izan zituen. Polizia beti ibili zitzaion atzetik. Prusiatik behin betiko bota zutenean, Londresera joan zen bizi izatera. Engelsek emandako babes ekonomikoari esker (Ingalaterrako hainbat lantegiren jabe baitzen), ikertzeko eta idazteko aski denbora lortu zuen eta 1867an, "Das Kapital" lana argitaratu. Marx gizartearen teoriko handienetakotzat hartu dute filosofo askok: filosofia ireki eta zabala du, baina aldi berean, kritikoa. Marxen testuingurua, 1814an Napoleon erori ondoren, Europak jasan zuen berregituratzean aurki daiteke, Vienako Kongresuaren ondorengo egoeran.

[aldatu] Lanak

  • Kapitala (Das Kapital) 1867.
  • Familia Sakratua (Sacratisch Familien).
  • Filosofiaren Miseria (Das Miserien über den Phylosophien).
  • Alderdi Komunistaren Manifestua edo Manifestu Komunista (Engelsekin batera) (Das Komunisten Manifest)
  • Ekonomia politikoaren kritikari ekarpena
  • Klase arteko borrokak Frantzian.
  • Luis Bonaparteren 18 Brumaire-a (Achtzehn Brumaire von Luis Bonaparte)
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Karl Marx


Tusze cienie do powiek Kredyty gotówkowe Ubezpieczenia zdrowotne Serwis informacji prawnych Wycieczki centralwings airline bogaty ojciec Sklejka odżywki trec opisy gg. opisy na gg, opisy Rtv Cynkowanie lokaty strukturyzowane Wózki widłowe kick koparki Bułgaria wczasy Karaoke tani kredyt hipoteczny COOLsurf