|
TresnakBeste hizkuntzak
|
Iruñea
Iruñea Nafarroako eta, historian, Euskal Herriko hiriburua da. 163.936 biztanle zituen 1996an (10.992 euskaldun, 13.890 ia-euskaldun, 139.054 erdaldun). Euskal Herriko hirugarren hiririk handiena da. Herrixka baten gainean, erromatarrek (Ponpeiok) sortu zuten Pompaelo izenaz, eta geroago Nafarroako Erreinuaren hiriburua izan zen. Euskal abertzaleentzat Iruñea Euskal Herriko hiriburua da.
[aldatu] EtimologiaHiriak bi izen ofizial ditu, Pamplona gaztelaniaz eta Iruña euskaraz; baina Iruñea da euskarazko izen zuzena Euskaltzaindiaren arabera'[2]. A artikulua du Iruñea izenak. Iruñera edo Iruñeko deklinatzen da NORA eta NONGO kasuetan.[3] Herritarrei iruindar edo iruinseme esaten zaie; bigarren forma gizasemeentzat erabiltzen da soilik. [aldatu] GeografiaIruñerria eskualdean dago. Mugakideok ditu: Txulapain eta Ezkabarte iparraldean, Zizur eta Galar Zendeak hegoaldean, Atarrabia, Burlata eta Aranguren ekialdean, Zizur Nagusia eta Oltza mendebaldean. Itsasoaren mailatik 449 metro gora dago. Arga ibaiak inguratzen du; halaber, Izaga (1.353 m), Ezkaba (892 m), Campamento (528 m), Badostaingo kaskoak (590 m), Taxoare (668 m), Gazolatz (534 m), Errakobide (466 m), Santa Lutzia (470 m) eta Cascajo (450 m) mendiek. Beste hiriburu batzuetatik dauden distantziak hauek dira: Donostia (87 km), Gasteiz (94 km), Bilbo (159 km) eta Baiona (137 km). Beste hiri batzuekikoak, Logroño (92 km), Bartzelona (434 km) eta Madril (411 km). [aldatu] Auzoak
[aldatu] HistoriaSakontzeko, irakurri: Iruñeko historia Hiriko historia abiatzen da baskoien herrixka batetik, hortik Pompaelo erromatarrera. Musulmanen okupazioaren ondoren, Iruñeko Erresuma eta Nafarroako Erresuma etorri ziren; XVI. mendean, Espainiako erregeen menpe geratu zen. Hiria izugarri hasi zen zabaltzen XX. mendean. Azken hamarkadetan, ospe handia hartu du hiriak nazioartean,San Fermin jaiengatik (uztailaren 6an hasten dira), bereziki Ernest Hemingway idazleak egin zien oihartzunarengatik. [aldatu] AdministrazioaSakontzeko, irakurri: Iruñeko Udala Hauek izan dira Iruñeko azken alkateak:
[aldatu] Jaiak[aldatu] SanferminakSakontzeko, irakurri: Sanferminak Sanferminak Iruñeko jai ospetsuena da, uztailaren 6 eta 14 bitartean ospatzen dira San Ferminen omenez. San Fermin, San Frantzisko Xabierrekin batera Nafarroako patroia da. Tradizioaren arabera, Firmus III. mendeko senatariaren semea izan zen Fermin. San Saturninok berak batailatua, Tolosa Okzitaniakoan egin zen apaiz. Iruñera bueltatu zen hiriko apezpikua izatera. Amiensen hil zen burua moztuta 303ko irailaren 25ean. Lehen, jaiak irailaren 24an ospatzen ziren. Gaur egun, iraileko azken aurreko asteburuan San Fermin Txikiko jaiak egiten dira, Alde Zaharreko jaiak hain zuzen ere. Festako ekitaldi nagusiak:
[aldatu] Beste batzuk[aldatu] Hiri senidetuak
[aldatu] Osasungintza[aldatu] Hezkuntza[aldatu] Ikastolak[aldatu] UnibertsitateaHiru unibertsitate ditu hiriak:
[aldatu] AzpiegiturakAireportua Noainen dauka, Elortzibarren eskualdean. Tren geltokia ere badauka. [aldatu] EkonomiaIndustriagune garrantzitsua da, batez ere automobilen (Volkswagen-en lantokia), haize-erroten eta haragi-prestaketen industria handiak dituelako. [aldatu] Artea[aldatu] Arte erlijiosoa
[aldatu] Arte zibila
[aldatu] Kultura[aldatu] HizkuntzakEuskararen Foru Legearen arabera, Nafarroako hiriburua "Eremu Mistoa" delakoan dago sartuta. Hau da, euskal hizkuntza partzialki ofiziala baino ez da. Gaztelania da beraz mintzaira nagusia. Bestela, etorkinen kopuru handia dela-eta, beste leku batzuetako hiztunak gero eta ohikoagoak dira. [aldatu] Kultur elkarteak[aldatu] Kirolak
[aldatu] Hedabideak
[aldatu] Pertsonaia ezagunakSakontzeko, irakurri: Iruindar ezagunen zerrenda Iruindar ezagunen artean, Pablo Sarasate musikaria, Arturo Kanpion euskal idazle eta kulturgilea, Jesus Aizpun eta Carlos Garaikoetxea politikariak, besteak beste. [aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera[aldatu] Kanpo loturak |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||