Euskara

Euskara
euskera, eskuara, üskara
Non mintzatzen den: Espainia eta Frantzia 
Eskualdea: Euskal Herria
Guztira hiztunak: 1.033.900 (ama-hizkuntza: 700.000)
Hizkuntza familia: Hizkuntza isolatua 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofiziala: Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako iparraldean (Espainia)
Araugilea: Euskaltzaindia
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: eu
ISO 639-2: baq (B)  eus (T)
ISO 639-3: eus 
Euskal Herriaren kokalekua
 

Euskara ( beharbada aitzineuskaraz: *enau(t)si + -(k)ara[1]) euskaldunek hitz egiten duten hizkuntza da.

Gaztelania eta frantsesarekin batera, Euskal Herrian mintzatzen diren hizkuntzetako bat da, jatorrizkoa, gaur egun egoera gutxituan dagoena. Euskara ez dago philum indoeuroparraren barruan sailkatuta eta Europako mendebaldean izan zen hizkuntza-familia baten azken arrastotzat hartzen da.

Antzina, Errioxan, Kantabrian, Burgosen, Huescan eta Zaragozan ere hedatuta zegoen, eta Akitanian eta Erdialdeko Pirinioetan ere bai.

Iberiar Penintsulan bizirik dirauen erromatarren aurreko hizkuntza bakarra da. Gutxitze prozesu gogorra jasan du, etenik gabe lurraldeak eta hiztunak galduz. Nafarroa Garaian bereziki, prozesu hori nabarmena da. XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran, hainbat intelektualen eta politikariren eraginez (Arturo Kanpion, Sabino Arana...) nolabaiteko biziberritu zen, abertzaletasunarekin estuki loturik. Frankismoan (1936-1977) jazarpen latza pairatu ondoren, XX. mende erdialdetik aurrera hasi da indartzen, idatzizko estandarizazioari dagokionean batez ere.

1980ko hamarkadatik aurrera, erakundeen onarpena lortu zuen, lurralde zatiketa handiekin bada ere. Gernikako Estatutuak euskara Euskadiren berezko hizkuntza izendatu eta gaztelaniarekin batera ofiziala egin zuen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan (Trebiñuko Konderrian eta Turtzioz-Billaberden izan ezik). Nafarroa Garaian, Euskararen Legearen eraginez, herrialdeko iparmendebaldean (Eremu euskalduna) soilik da koofiziala. Iruñean eta erdialdeko beste hiri garrantzitsuetan (Eremu mistoa), onarpen maila txikiagoa eta traba handiagoak ditu. Nafarroa hegoaldean (Eremu ez-euskalduna), berriz, euskara ez dago onartuta. Ipar Euskal Herriari dagokionez, euskarak ez du onarpen instituzionalik: hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da.

XX. mendean, euskara batua sortu zen, euskalkiak batzeko beharrari erantzunez; gaur egun, hizkuntza koofiziala da Euskal Herriko lurralde batzuetan. Komunikabide, ikaskuntza, administrazio eta aisian erabiltzen da, lurralde eta eremuen arabera gorabehera handiak dauden arren.

Eduki-taula

[aldatu] Hizkuntz deskribapena

Euskara hizkuntza isolatua da. Mapan Europako hizkuntza ez indoeuroparrak (finlandiera, estoniera eta hungariera, euskaraz gain) ageri dira
Euskara hizkuntza isolatua da. Mapan Europako hizkuntza ez indoeuroparrak (finlandiera, estoniera eta hungariera, euskaraz gain) ageri dira

[aldatu] Sailkapena

Euskara hizkuntza isolatua eta linguistikoki eranskaria da.

[aldatu] Idazkera

Euskara idazten hasi zenetik, XVI. mendean, alfabeto latindarra hartu zuen, bere kokapen geografikoaren eraginez. Gaur egun, euskal albabetoak bost bokal ditu:

  • A, E, I, O, U; eta zubereraren kasuan, seigarren bat ere bai: Ü

eta ondorengo kontsonante hauek:

  • B, D, F, G, H (gorra mendebaldeko euskalkietan, aspiratua ekialdekoetan), J (euskalkien arabera hainbat ahoskera ditu), K, L, M, N, Ñ, P, R, S, T, X, Z.

Gainera, beste sei kontsonante ere baditu, beste hizkuntzetako maileguak idazteko:

  • C, Q, V, W, Y, Ç

eta baita ondoko digrafoak ere, nahiz eta dd eta tt oso gutxi erabiltzen diren:

  • DD, RR, TT, TS, TX, TZ.

Azentuari dagokionez, ez da idazkeran adierazten, eta azentuaren ahoskera asko aldatzen da euskalkiz euskalki eta baita euskalki bakoitzean ere.

[aldatu] Historia

[aldatu] Aitzineuskara

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Aitzineuskara

Euskararen jatorria den alegiazko mintzairaari aitzineuskara deritzo, hau da, erromatarren nahiz zeltiarren eraginaren aurreko protoeuskara.

Antzinatean, euskararen hiztunen multzoa Ebro ibaitik Garona ibairaino eta Pirinioetan Kataluniako lurretaraino zabaltzen zen. K.o. lehenengo milurtekoan eremu horrek atzerakada itzela izan zuen Pirinioetan eta iparraldean, batez ere Erromatar inperioaren eraginez. Erromatarrek latinetiko hizkuntza ekarri zuten berekin, eta hizkuntza hura beren menpeko lurralde guztietan ezartzen saiatu ziren.

Euskararen lehen idatziak Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitu dira; agian III. mendetik VI. mendera bitartekoak dira. Idatzi horietan, hitz hauek ageri dira: ZURI URDIN GORI, EDAN IAN LO, GEURE ATA ZUTAN, URDIN ISAR, IESUS IOSHE ATA TA MIRIAN AMA, IAN ETA EDAN eta IAUN. Dena den, hainbat adituk ez dute uste inskripziook uste den garaiari dagozkionik; aitzitik, hikuntza-molde hori garai hurbilagoei dagokie (adibidez, euskaraz, artikulua VIII. mendetik aurrera agertu zela uste ohi da). Ondoren, zaharrenak Donemiliaga Kukulan (Errioxa, Espainia) aurkitu ziren. Monasterio hartan bertan idatzi zen gaztelaniazko lehen testua.

Errekonkistarekin eremu berriak irabazi zituen Ebrotik hegoalderantz (Errioxan eta Burgosen). Euskal lurraldearen azken galera historiko nabarienak Araban (XVIII. mendean) eta Nafarroan (XIX.-XX. mendeetan) gertatu dira.

[aldatu] Historia osoa

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Euskararen historia

Euskararen jatorria inoiz ez da jakin zehazki, baina hainbat teoria daude. Batzuk hizkuntza kaukasikoetatik datorrelako teorian oinarritzen dira; beste batzuek, berriz, hizkuntza berebereetatik datorrela diote: ez dakigu zehatz-mehatz.

Gauza bat argi dago: hizkuntza indoeuroparrek mendebaldea estali aurreko hizkuntza bakarra da Europa osoan. Beraz, k.a. 2000 urteetan inguru hauetara etorritako herri edo mintzaira indoeuroparren aurrekoa da.

[aldatu] Beste hizkuntzekiko harremanak

Euskarak inguruko hizkuntzekin milaka urteko harremana izan du, hasieran Iberiar penintsulako eta gaur egun Frantziari dagokion lurraldeko hizkuntza indoeuroparrarekin. Kristau Aroa hastean, latinarekin —erromatartzeak eta kristautzeak ekarria— eta, handik berehala, Erdi Aroko erromantze jaioberriekin (okzitaniera/gaskoiera, aragoiera edo nafar erromantze eta gaztelaniarekin).

Aro Moderno-Garaikideetan, auzoko lehiakide zailenak frantsesa (geroago hurbildua) eta, berriz ere, gaztelania ofizialduak izan dira. Berrikitan izan ezik, euskarak ez du izan historian (bere osotasunean gutxienez) legezko aitorpen ofizialik.

Euskararen eta erdararen arteko proportzioa
Euskararen eta erdararen arteko proportzioa

Beraz, ondoko hizkuntzekin hartu-eman sakona izan du historian zehar: iberiera, latina, gaztelania, gaskoiera, aragoiera, frantsesa eta ingelesa.

[aldatu] Hedadura

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Euskal Herria

Euskara Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoako herrialdeetan hitz egiten da. Euskal Herritik kanpo, Nafarroa Beherearekin muga egiten duten Gaskoniako herrietan eta Zuberoarekin muga egiten duen Biarnoko mugaldean (Oloroeko kantonamenduan: Eskiula edo Jeruntzeko herrietan,...) entzun dezakegu halaber. Euskal diasporan ere, euskara, ehun mila lagunek gorde edo berreskuratu dute, besteak beste, tokian tokiko euskal etxeei esker. Oro har, milioi bat lagun inguruk hitz egiten duten hizkuntza dugu.

Euskal Herrian bertan euskararen hedadura edo ezaguera ez da berdina lurralde guztietan. Ikus alboko mapa

[aldatu] Euskal Autonomia Erkidegoan

Eustaten 2006ko estudioaren arabera, EAEko biztanleen %60ak euskara ondo edota maila ertainean hitz egiteko gai da[2]. Guztira, 775.000 lagunek euskara ondo ulertu eta hitz egiten dute eta 459.000 lagunek ondo ulertu baina hitz egiteko zailtasunak dituzte EAEn. Lurraldeka, Gipuzkoan biztanleen %53ak euskara daki, Bizkaian %31ak eta Araban aldiz, %25ak.

[aldatu] Euskalkiak eta Batua

Euskalkien hedadura
Euskalkien hedadura

[aldatu] Euskalkiak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Euskalki eta Euskal Herriko hizkerak

1729an, Manuel Larramendi jesuitak El Imposible Vencido. El arte de la lengua bascongada izeneko euskararen gramatika bat argitaratu zuen Salamancan. Bertan hainbat dialekto edo euskalki bereizi zituen: gipuzkera, bizkaiera, nafarrera eta lapurtera, eta azken bi hauek bat bezala har zitezkeela adierazi zuen.

Louis-Lucien Bonapartek, Napoleon Bonaparteren ilobak, euskalkien beste banaketa bat egin zuen, egundaino indar handiz iritsi dena. Euskaltzaindiko lehen presidente Resurreccion Maria Azkuek (1864-1951) Bonaparteren banaketa berrikusi zuen. Besteak beste, erronkariera (1991ean hil zen azken hiztuna) euskalki berezitzat jo zuen, Bonapartek zubereraren barnean sailkatu arren.

Euskalkiokin batera, toponimia arrastoak eta idatzi batzuk direla eta, Araban berezko euskalkia izan zela esan daiteke, egun guztiz galdua bada ere.

Euskal hiztunen portzentaiak Nafarroako udalerrietan (2001).
Euskal hiztunen portzentaiak Nafarroako udalerrietan (2001).

1997an Koldo Zuazok eginiko sailkapen berriaren arabera, berriz, euskalkiak edo euskal dialektoak horrela izendatu ziren:

Tradizioan, gipuzkera, bizkaiera, lapurtera eta zuberera euskalki literariotzat hartu dira, euskal literaturaren historian euskararen aldaera horiexek erabili izan direlako. Mendeetan zehar, lapurtera (Ipar Euskal Herrian) gipuzkera (Hego Euskal Herrian) euskalki erabilienak izan dira. Bizkaierak, era berean, zabalpen handia izan zuen XX. mende hasieran, Bizkaian Sabino Aranaren abertzaletasunak izan zuen indarrak bultzaturik.

Euskararen lege-egoera desberdinak Nafarroan
Euskararen lege-egoera desberdinak Nafarroan

[aldatu] Euskara batua

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Euskara batua

1960ko hamarkadan, euskara batuaren sortze prozesuari ekin zitzaion, euskalkien arteko zatiketa gainditzeko eredu estandarizatuari, alegia. Bizitzaren esparru guztietara zabaltzeko eta, finean, egungo gizartean aise moldatzeko oinarriak eman zizkion batuak hizkuntzari. Zehazkiago, 1968an Euskaltzaindiak Arantzazuko Batzarrean (Oñatin) egin zuen bileran abiatu zen batasun prozesutik sortu zen.

Bilera hartan euskara bateratzeko lehenengo arau multzoak finkatu zituzten, idatzian erabili beharreko ortografia, morfologia, deklinabidea eta neologismoei buruzko arauak emanez. Hizkuntzaren batasunerako, gipuzkera eta lapurtera euskalkiak hartu ziren oinarritzat, baina gainontzeko euskalkien berezitasunak eta aldaerak kontuan hartuta.

Batasuna ez zen bat-bateko gauza izan, eta urteak pasa ahala, euskararen alor guzti-guztiei buruzko arauak eta gomendioak kaleratzen segitzen du Euskaltzaindiak, oraindik ez baita lana bukatu.

[aldatu] Literatura

Uztapide eta Basarri bertsolariak.
Uztapide eta Basarri bertsolariak.

[aldatu] Ahozko literatura

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Euskal ahozko literatura

Ahozko literaturak aipamen berezia behar du. Eukararen idatzizko garapen mugatua dela eta, ahozko literaturaren agerpenek indar berezia izan dute. Horrela, atsotitzak, baladak eta kopla zaharrekin batera, besteak beste, berezibizko munta du bertsolaritzak.

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Bertsolaritza

Nahiz eta lehenagoko aztarnak ere badiren, bertsolaritza XIX. mendetik aurrera garatu zen Euskal Herrian. Ez zen lurralde guztietan indar berarekin hedatu, ordea. Gipuzkoako eskualde batzuek eman zituzten bertsolaririk ezagunenak. XIX. mendeko gerra eta gatazka ugariek eskaini zuten bertsotarako gairik. Hori dela eta, frantsesen aurkako, karlisten garaiko eta Kubako gerrei buruzko bertso mordoskak iritsi zaizkigu: ahoz aho banaka batzuk, idatziz gehienak. Kanta paperen bidez zabaldutako bertsoak oso modan egon ziren, zenbait kasutan orduko gertaera eta albisteak jakinarazteko modurik herrikoienetako bat zelarik.

Mende hartako bertsolari zaharrenen artean Xenpelar errenteriarra dugu ospetsuena. Haren bertso-sorta askok bizirik diraute euskal kantutegian: Betroiarenak, Pasaiako zezenarenak edo Ia guriak egin du, esaterako. Bapateko bertsolari moduan nabarmendu ez baziren ere, Jose Mari Iparragirre eta eta Bilintxen bertsoak ere aipagarriak dira. Lehenaren Ume eder bat eta Gernikako arbola edo bigarrenaren Bein batian Loiolan eta Loriak udan intza bezela, oso ezagunak dira. Azpimarratzekoak dira Iparraldeko koblakariak ere, hala nola Zuberoako Piarres Topet "Etxahun" barkoxtarra (Ürx'aphal bat badügü, Maria Solt eta Kastero...) eta Nafarroa Behereko Joanes Oxalde bidarraitarra (Lurreko ene bizia, Iruiñeko ferietan...).

[aldatu] Literatura idatzia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Euskal literatura

Euskarak lapurtera idatziaren bidez, batik bat, bizi zuen berpizkundea. Ondokoak izan ziren euskal literaturari hasiera ematen zioten autoreak:

Hurrengo mendeetan gainerako euskalkiek, (bizkaierak eta gipuzkerak batez ere), idatzizko garapen handiagoa izan zuten. Era berean, egile garrantzitsuak izan ziren: Axular XVII. mendean, Txomin Agirre eta Xabier Lizardi XIX.enean eta Lauaxeta eta Gabriel Aresti XX.enean.

1968tik aurrera, euskara batuaren garapenarekin, euskarazko literaturak hazkunde handia izan zuen, eta egun ugariak dira euskaraz idazten duten idazleak, besteak beste:

[aldatu] Musika

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko musika

[aldatu] Euskararen aldeko gizarte mugimendua

Euskarak, hizkuntza gutxitua izaki, egoera ez normaldua bizi du bere lurraldean. 1980ko hamarkadatik hainbat aurrerapauso eman bada ere, (hizkuntza koofiziala da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako iparraldean), zenbait esparrutan presentzia oso eskasa du. Horri aurre egiteko, frankismo bukaeratik talde ugari sortu dira euskararen alde hamaika eremutan lan egiteko, zeregin horretan jada ziharduten ziren taldeei gehituz.

[aldatu] Erakundeak

[aldatu] Elkarteak

[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Erreferentziak

  1. Alfontso Irigoien (1977). Geure hizkuntzari euskaldunok deritzagun izenaz, Euskera, XII, 513-538
    Alfontso Irigoien (1990). Etimología del nombre vasco del vascuence y las vocales nasales vascas descritas por Garibay, Fontes Linguae Vasconum, 56.
  2. Eitb24.com - EAEko herritarren %60 euskara ondo edo hala-hola hitz egiteko gai dira

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Euskara

wakacje nad morzem Monitory, monitor LCD Depresja zadania z chemii fryzury reklama w google pozycjonowanie Wrocław Katalogi stron pozycjonowanie strony tanie pozycjonowanie Skuteczne Pozycjonowanie kredyt ośrodki szkoleniowe Warszawa porównanie wielkości planet ps3 forum kick koparki Bułgaria wczasy Karaoke expekt COOLsurf