|
Tresnak |
Burgosko probintzia
Burgos Espainiako iparraldean dagoen probintzia da, Euskal Herriko mugakidea. Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoan kokatuta dago. 2005. urtean, probintziak 361.021 biztanle zituen. Hiriburu eta hiri nagusia Burgos bera da.
MugakideakIparraldean Kantabria, Bizkaia eta Araba, mendebaldean Palentzia eta Valladolid, ekialdean Errioxa eta Soria eta hegoaldean Segovia mugakide ditu. UdalerriakSakontzeko, irakurri: Burgosko udalerrien zerrenda
Eskualdeak
Trebiñuko auziaTrebiñuko Konderria Arabako lurraldeetan dagoen eskualdea da, administratiboki Burgosko probintzia dena. Hau horrela da Erdi Arotik, Gaztelako erregeak Nafarroakoa 1200. urtean garaitu zuenean. Aspalditik eskatu izan dute bertako herritarrek Araban sartzea. Izan ere, azken urteotan erreferenduma burutu zuten, Burgostik ateratzearen aldekoek irabaziz. Hala ere, baliorik gabe utzi zuten Gaztela eta Leongo agintariek aipatutako kontsulta. Pertsonaia ezagunak
Kanpo loturak
|
||||||||||||||||||||||||||||||||