|
Tresnak |
Bruzelosi
Bruzelosia edo Maltako sukarra Brucella generoko bakterio batzuek eragindako gaitza da. Gizakia ez ezik, zenbait abere ugaztunek ere pairatzen dute gaixotasuna (behiek, ardiek, txerriek...). Bruzelosia zoonosi bat da, hots, gizakia animalietatik kutsatzen da. Bruzelosia aitortu beharreko gaixotasuna da Euskal Herrian. Kasu gutxi jakinerazten dira hemen (3 kasu 2003. urtean E.A.E.-an, eta bat ere ez 2004 eta 2005 urteetan). Afrikan, Hego Amerikan, Asiako ekialdean eta Europako hegoan gaitza hedatuago dago.
[aldatu] Etiologia eta infekzioaBrucella generoaren lau espeziek sortzen dute bruzelosia: Brucella melitensis-ek, Brucella abortus-ek, Brucella suis-ek eta Brucella canis-ek, hain zuzen. Espezie hauek abereak infektatzen dituzte lehen, eta gizakia abere horiengandik kutsatzen da. Gizakien arteko gaitzaren transmisiorik ez da ematen. Kutsatutako animaliak behiak, ardiak, txakurrak, txerriak eta ahuntzak izaten dira. Animaliek bakterio patogenoak kanporatzen dituzte gernu, gorozki eta esnearen bitartez. Bruzelosia harrapatzen ohi dute abereekin harreman zuzena dutenek: baserritar eta abeltzainek, albaitariek..., baina baita esnea edo esneki kutsatuak kontsumitzen dituztenak ere. Gizakiaren kutsapen-bide ohikoenak hauek dira:
Kutsapen bide hau urria da herrialde garatuetan, eta ohikoa osasun baldintza kaskarrak dituzten herrialdeetan.
[aldatu] ErasobideaMikrobio patogenoak ez ditu toxinak ekoizten, baina gai da bizitzeko eta ugaltzeko makrofagoen barnean. Beste patogeno batzuk suntsitzen dituzten makrofago ahaltsuek ezin dute Brucella patogenoak akabatu. Immunitate-sistemaren defentsa mekanismoak gaindituz, bruzelosiaren bakterioek gaitza garatzen dute erraz. Zelula barneko parasitoa denez, Brucella-k erresistentzia handia die antibiotiko zein antigorputzei. Zelula barnean mikrobio patogenoa bi agente horien aurrean babestuta dago, eta gaitz kronikoa eragin dezake. [aldatu] Sintoma klinikoakBruzelosiaren inkubazio-epea luzea izan daiteke, 7-30 egun artekoa. Gaitzak sukar handia eragiten du ("Maltako sukarra" izenarekin ezagutzen da bruzelosia ere); sukarra aldakorra da, altuago izanik gauean. Buruko mina, nekea eta hezur zein giharreko mina ohikoak dira ere. Gibela eta gongoil linfatikoak handitzen dira gaixo askorengan. Gaixo kronikoek sukar arinago dute, baina nerbio sistemaren kalteak pairatzen dituzte ere. Brucellak septizemia eragiten du kasu gehienetan: hori dela eta, mikrobioa gorputz osora zabaltzen da odolaren bitartez, organo ugari kaltetuz: gibela, hezurrak, birikak, bihotza... [aldatu] DiagnostikoaEgiten da:
[aldatu] TratamenduaEstreptomizina eta tetraziklinak dira gaitzaren aurkako antibiotiko erabilienak. Tratamendua luzea da, aste batzutakoa. Bakterio eragilea zelula barneko parasitoa denez, emaitza hobeagoa ematen duten antibiotikoek zelulen barruan kontzentrazio altuak lortzen dituztenak dira. [aldatu] PrebentzioaTxertorik ez dagoenez, profilaxi neurriak hartu behar dira gaitza ekiditeko:
|