Breakfast at Tiffany's (eleberria)

Breakfast at Tiffany's
Datuak
Izenburu originala Breakfast at Tiffany's: A Short Novel and Three Stories
Izenburua euskaraz Gosaria Tiffany's-en
Egilea
Truman Capote
Urtea 1958
Generoa Eleberria
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Banatzailea Penguin Group
Itzultzailea Koro Navarro
Orrialdeak 192 (paper-azalekoan)
ISBN
ISBN0-679-74565-3 (Paper-azalekoan)

Breakfast at Tiffany's Truman Capotek idatzitako eleberria da, 1958an argitaratutakoa.

Eduki-taula

[aldatu] Haria

Manhattanera bizitzera joandako iragan gabeko andre Hollyren eta idazle gazte hasi berriaren arteko harremana azaltzen digu eleberriak.

[aldatu] Hainbat kontu

Breakfast at Tiffany's: A Short Novel and Three Stories, horixe da Capotek 1958an argitaratutako lanaren izen osoa. Aipatu eleberriaz gainera, liburuak hiru narrazio labur ere biltzen zituen: House of Flowers, A Diamond Guitar eta A Christmas Memory. Breakfast at Tiffany's istorioko emakumea, Holly Golightly, Capotek sortutako pertsonaia ezagunena izan daiteke, gerora lanak zineman izan zuen egokitzapenaren erruz akaso: Audrey Hepburnek gogoangarri jardun zuen harako hartan. Manhattanera bizitzera joandako iragan gabeko andre Hollyren eta idazle gazte hasi berriaren arteko harremana azaltzen digu eleberriak. Roy Newquist idazleari aitortu zion legez idazlan honek mugarri bat ezarri zuen Capoteren sorkuntzan:

Audrey Hepburnek egin zuen Hollyrena Blake Edwardsek zuzendutako eleberriaren zinemarako bertsioan
Audrey Hepburnek egin zuen Hollyrena Blake Edwardsek zuzendutako eleberriaren zinemarako bertsioan


"Bi etapa dakusat nire literatur ibilbidean. Aurrena gazte kementsuarena liteke, lan ausartak idatzi zituen harena. Ontzat jotzen ditut sortutakoak, nahiz eta neure ez sentitu erabat. Bigarren aldia uste dut Gosaria Tiffany's-en eleberriarekin hasten dela. Prosaren estiloa aldatu nuen, estiloak aurrera egin zuen, argiago-edo dateke. Ez da aurrenekoa baino originalagoa, baina tankera honetakoa sortzea zailagoa da. Dena den ez da, oraindik, egin nahi dudanaren erakusgai, hartu nahi dudan norabidea alegia. Baina hurbilpen modukoa bada[1]".

1989an Elkarrek euskarazko bertsioa argitaratu zuen, Koro Navarrok itzulia: Gosaria Tifanny's-en, Donostia, 1989. 108 orrialde. Paper-azalean. Azaleko ilustrazioa: Pili Beltzunegi. Elkar, Erdal Literatura, 83. zenbakia

[aldatu] Ikus, gainera

  • Euskaraz dagoen webgune batera doan lotura bat da hau Edorta Jimenezek liburuaren gainean Argia aldizkarian idatzitako kritika, Truman Capoteren mingotsa, kontaeraren soiltasuna, 1989-06-11.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Newquist, Roy. Counterpoint, 1964



Maszyny używane, kolwalstwo gadżety reklamowe Linki sponsorowane programy kartki opisy na gg Katalog stron bukmacherzy Schody drewniane projekty domów lpi vialle Blog Fotografia Fundusze UE Łańcuszki na Gadu Gadu projektowanie stron kick koparki Bułgaria wczasy Karaoke tani kredyt hipoteczny COOLsurf