|
Tresnak |
BortziriBortziriak Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen eskualde mugakoa da, 7.500 biztanle inguru daukana. Gipuzkoa eta Lapurdiko mugan dago kokatuta eskualdea.
[aldatu] MugakideakMugakide hauexek ditu: Mendebaldean Bidasoaldea-Txingudi eta Oarsoaldea, iparraldean Ezpeletako Kantonamendua, hegoaldean Sunbilla herria eta Malerreka eskualdea eta ekialdean Zugarramurdi herria. [aldatu] UdalerriakEskualdeari bost (bortz) herri hauek ematen diote izena: [aldatu] Inguru naturalaAiako Harria (837 m) Bortziriko ipar-mendebaleko muturrean dago, Oarsoaldea eta Bidasoaldea eskualde gipuzkoarrekin mugakide. Halaber, hainbaten ustez Mendebaldeko Piriniotako lehen tontorra da, itsasotik hasita. Bestela, Bidasoa ibaiak ingurunea zeharkatzen du, Beratik igaroz. [aldatu] EuskaraNafarroako ingururik euskaldunenen artean dugu Bortziri, euskal hiztunak biztanleen %70etik gora izanda. Portzentaia altu horren erakusle, UEMAko kide da Arantza herria. Halaber, bertsolaritza moduko jarduerak bizi-bizi daude gaur egun zonalde honetan. Eskualdeko berezko hizkerari dagokionez, nafar-lapurteraren eredu bikaina da. [aldatu] Hedabideak"Ttipi-Ttapa" komunikazio taldeak euskarazko aldizkaria (paperez eta interneten) eta telebista katea eskaintzen ditu. [aldatu] Pertsonaia ezagunak
[aldatu] Kanpo loturak |