Beste hizkuntzak

Bilboko Aste Nagusia

2005eko txupinazoaren ikuspegia
2005eko txupinazoaren ikuspegia

Bilboko Aste Nagusia Bizkaiko hiriburuko festa printzipalak dira. Bilboko konpartsak dira jaietako bultzatzaile historiko nagusiak, Bilboko Udalarekin batera, txosnen inguruan festagune zabala antolatuz. Hala ere, beste eragile batzuk ere parte hartzen dute.

Kutsu erlijiosoa eduki ordez, festek eusten diote euren izaera herrikoi eta aldarrikatzaileari, izaera kultural, sozial eta politikoa mantenduz. Mari Jaia da jaien sinbolo nagusia, Mari Puri Herrero margolariak 1978an Jaien Batzordearen enkarguz asmatutako pertsonaia. "Mari Jaia dator" da 1997tik jaietako abesti ofiziala, Edorta Jimenezen hitzak eta Kepa Junkeraren musika moldaketak dituela. Hori bai, jaien hasiera markatzen du Andra Mari egunak (abuztuaren 15), horren hurrengo ostiralean hasten baitira urtero.

Historiari dagokionez, mugarri tristea ezarri zuten 1983ko uholdeek (abuztuaren 26 eta 27an), festak ez ezik Euskal Herriko gizarte osoa astinduz.

Urtero, pregoilari izendatzen dute hiriko pertsona ezagun bat, edo hiriarekin lotura handia duena.

Txupineroa, aldiz, beti emakumezkoa eta konpartsa baten kidea da.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

1978an abiatzen da lehenengo ekitaldia, Txomin Barullo konpartsak irabazitako ideien konkurtsoaren ondorioz.

[aldatu] Konpartsak

[aldatu] Gaur egungoak

  1. Algara.
  2. Altxa Porrue.
  3. Arrainak.
  4. Askapeña.
  5. Bizizaleak.
  6. Eguzkizaleak.
  7. Hau Pittu Hau!.
  8. Hontzak.
  9. Hor Dago!.
  10. Irrintzi.
  11. Kaixo.
  12. Kaskagorri.
  13. Kobeta Mendi.
  14. Lehoiak.
  15. Mamiki.
  16. Mekaguen.
  17. Moskotarrak.
  18. Pa...Ya.
  19. Pinpilinpauxa.
  20. Satorrak.
  21. Sinkuartel.
  22. Tintigorri.
  23. Txinbotarrak.
  24. Txomin Barullo.
  25. Txori Barrote.
  26. Uribarri.
  27. Zaratas.

[aldatu] Desagertuak

[aldatu] Pregoilariak

[aldatu] Txupinerak

Festetako txupineroa beti emakumezkoa eta konpartsaren bateko kidea izaten da, hortik "txupinera" hitza erabiltzearena.

Kronologikoki, hauek izan dira orain artekoak:

[aldatu] Kanpo loturak


Dowcipy kawały żarty żarcik logo firmy Suplementy prace licencjackie Radio disco polo słowniczek Serwery kurtyny ppoż sts catering Banki rent a car Warszawa Księgarnia, książki dodatki krawieckie kredyty mieszkaniowe kick koparki Bułgaria wczasy Karaoke tani kredyt hipoteczny COOLsurf