|
TresnakBeste hizkuntzak
|
Biblia
Johannes Gutenbergen Biblia
Biblia kristautasunaren eta judaismoaren idazki sakratu eta nagusiak biltzen dituen liburua da. Erlijio hauen esanetan, Biblian Jainkoaren hitza jakinarazten zaigu. Bi atal nagusik, Itun Zaharrak eta Itun Berriak, osatzen dute. Itun Zaharra Jesukristo jaio aurreko Israelen historia kontatzen duten liburek osatzen dute (juduek atal hau onartzen dute sakratutzat soilik). Itun Berriak Jesukristoren jaiotza, irakatsiak, heriotza, biztuera eta Elizaren sorrera kontatzen digu. Historian zehar, beste edozein liburu baino aldi gehiagotan eta hizkuntza gehiagotara (2.000 baino gehiagotara) itzuli dute. Esaten dutenez, 1815etik 5 biloi kopia baino gehiago saldu dute, inoizko libururik salduena izanda.
[aldatu] HistoriaBiblia 1000 urtetan zehar (K.a. 900-K.o. 100) idatzitako liburu bilduma da. Itun Zaharra hebreera idatzitako 46 liburuk osatzen dute, lau sail handitan banatuta: Legea edo Pentateukoa, liburu historikoak, profeten idatziak eta olerki eta jakituriazko liburuak Itun Berriak 27 liburu ditu, hauek ere lau sailetan banatuta: ebanjelioak (Jesus Nazaretekoaren bizitza eta irakatsiak, Mateo, Markos, Lukas eta Jonek azalduak), Apostoluen Eginak (Elizaren hasiera kontatzen da bertan), Pauloren eta apostoluen gutunak eta, azkenik, Jonen Agerpena. Liburu hauetatik gehienak jatorriz grekoz idatzi ziren, K.o. 50-100 urte bitartean. 1445eko otsailaren 23an Johannes Gutenbergek lehenengo kopia inprimatu zuen. [aldatu] Bibliako liburuak[aldatu] Itun ZaharraPentateukoa Liburu historikoak
Profeten idazkiak
Olerki eta Jakituriazko liburuak [aldatu] Itun BerriaPauloren eta apostoluen gutunak
[aldatu] Euskarazko bertsioak
[aldatu] Kanpo loturak
|