|
TresnakBeste hizkuntzak
|
Bermuda
Bermuda (ingelesez Bermuda) Erresuma Batuko itsasoz bestaldeko lurraldea da. Bermuda geografikoki Ipar Amerikako uhartedia da, Ozeano Atlantikoan.
[aldatu] GeografiaBermuda Ozeano Atlantikoaren iparraldean kokatzen da, Ipar Carolinako kostaldetik 580 itsas-miletara hego-ekialderantz. Bermudak 103 kilometroko kostaldea du eta 58,8 km²ko azalera. Uhartediko lekurik altuena 76 metroko Town Hill da. Uhartediak 138 uharte ditu. Zaila da uharteen zerrenda bat egitea da, uharte askok izen bat baino gehiago dituztelako baina nagusiak Bermuda izenaz ere ezaguna da (batzuetan Bermuda Handiaz). [aldatu] HistoriaZiur asko 1503an Palos de la Fronterako Juan Bermudez uhartedia ikusteko lehendabiziko europarra zen. Gero, bai espainiarrek bai portugaldarrek uharteak bisitatu zituzten baina Bermuda okupatzeko lehendabizikoak britainiarrak ziren. Horrela, britainiarrentzat Bermuda Amerikara ailegatzeko lehendabiziko kanpamendu bihurtu zen eta, hurrengo mendeetan zehar, uhartediak bai Europa bai Amerikako gatazketan hartu zuen parte. Bigarren Mundu Gerran, bere kokapen estrategikoa zela eta, Bermuda base militar bihurtu zen. 1941ean, metropoliak ez ezik Estatu Batuek ere baseak eraiki zituzten uhartedian. 1995eko irailaren 1ean, Erresuma Batuak eta Kanadak bere baseak itxi zuten eta 2002an AEBek gauza bera egin zuen. [aldatu] Banaketa administratiboaBermudak bederatzi parrokia eta udalerri bi ditu.
[aldatu] DemografiaUhartediak 66.163 biztanle ditu. Horietatik %54,8a negroidea, %34,1a kaukasiarra eta %6,4a mestizoa. Badago portugaldar gutxiengo inportantea (%10a), batez ere Azoresetik etorriak. [aldatu] Ikus, gainera
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||