|
|
Azpirotz
Azpirotz Larraungo kontzejua da. 2005eko erroldaren arabera, 74 biztanle ditu.
Izen bereko mendateari ematen dio izena, errepide horrek herria bera zeharkatu ez arren. 1995ean A-15 autobiaren Leitzarango tartea inauguratu arte, trafiko-karga handia igarotzen zen Iruñea eta Donostia lotzen zituen errepide-tarte bihurri horretatik. Egun, berriz, autobiak herriaren gainetik (iparraldetik) mozten du mendia. Herritik maldan gora zuzenean Mergelu gailurra dago (912 m); bertakoek Goiko Malkorra ere deitzen diote.
|