Atarrabia

Atarrabia

NafarroaNafarroa
Atarrabiako bandera Atarrabiako armarria
Izen ofiziala Villava/Atarrabia
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea

Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Iruñerria
Posta-kodea 31610
Koordenatuak 42°49′51″N 1°36′31″W / 42.83083, -1.60861 (Atarrabia) Koordenatuak: 42°49′51″N 1°36′31″W / 42.83083, -1.60861 (Atarrabia)
Garaiera 434 m
Eremua 1,1 km2
Biztanleria 10.295 (2006)
Dentsitatea 9.305 bizt/km2
Distantzia 4 km Iruñeara
Euskaldunak  %14,10 (2001)
Herritarra atarrabiar
Alkatea Pello Gurbindo Jimenez (NaBai)
www.villava.es

Atarrabia (Villava gazteleraz) Nafarroako udalerria da, Iruñerrikoa. 2006an 10.295 biztanle zituen. Itsasoaren mailatik 434 metrora kokaturik dago.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala

Atarrabiak azalera nahiko txikia dauka 1,1 kilometro karratukoa eta Iruñatik lau kilometrora kokatzen da. Mugakide hauexek ditu: Iparraldean Ezkabarte, ekialdean Uharte, hegoaldean Burlata eta mendebaldean Iruñea.

[aldatu] Historia

1184. urtean Villava edo "Villa noua" izeneko hiribildua sortu zuen Antso VI. erregeak , Atarrabia herrixkaren ondoan. Bertako biztanleei Iruñako San Nikolas burgu berriko biztanleen foru bera eman zitzaien. Foru horiek 1256an berretsiak izan ziren. 1405. urtean Carlos III.a erregeari eman zitzaion San Andres eliza babestearen ardura. Erregeak Orreagako Monasterioari eman zion.

Atarrabia Frantziara edo Nafarroa iparraldera zihoazen merkatari eta bidaiarien ezinbesteko igarobidea izan zen Erdi Aro osoan zehar. Betidanik Zangozako merindadearen zati izan eta gero, XVII. mendean Iruñeko merindadearen zati bihurtu zen herria. Atarrabia batzar batek aukeraturiko alkate batek eta bi epaimahaikidek gobernatzen zuten. Gaztelak Nafarroa indarrez konkistatu eta gero, Erregeorde batek izendatu zituen karguok.

XIV. mende eta XV. mendeak izurri eta pobreziaz beteriko mendeak izan ziren Atarrabiarrentzat. Hauek gaindituta, egoerak hobera egin eta biztanleria hazten joan zen. 1545ean udaletxea, eliza berria eta errota nagusia eraiki ziren. Nekazaritza eta abeltzantzarekin loturiko iharduera nagusiak nagusi zirelarik XVIII. mendearen amaieran, irina egiteko errotak eraiki ziren.

Karlistadaren eta Frantziako Iraultzaren ondorioz egondako gerrateen ondorioz Atarrabiako herria erabat suntsiturik geratu zen. Horrez gain, Orreagako Monastegiaren ondasunen desamortizazioa burutu zuen Espainiako gobernuak. Behin gerrateak gaindituta industrializazio xume bat hasi zen. 1841. urtean papergintzaren sektoreko Papelera Española lantegia eraiki zen. Honekin batera beste hainbat sektore ezberdinetako lantegiak eraiki ziren, likoregintza, orgagintza, ardogintza, zurgintza eta abar.

XX. mendearen hasieran azpiegitura eta garraiobideek hobera egin zuten Zangozaraino zihoan Irati trenbide elektrikoaren inaugurazioa gertatzean. Mendea igaro ahala industria ezberdinak garatu zirenean, biztanleria haziz joan zen, sortutako lan aukera berriek erakarrita. Industria berriak agertu ziren horrela, plastikogintza eta lantegi mekanikoak. XX. mendearen erdialdetik hasita, Atarrabiako biztanleria hamarkoiztu egin zen.

Gaur egun, Atarrabia Iruñerriko udalerria da, Nafarroako hiriburu Iruñari erabat lotua.

[aldatu] Ekonomia

Atarrabiako iharduera ekonomiko nagusia zerbitzuak eta industria dira. XX. mendean zehar nekazaritza alde batera utzi eta industriak garrantzia hartu zuen. Gaur egun, herrian industrialde bat bada, eta etxebizitza guneekin nahasten diren enpresa bakan batzuk. Azken urteetako hazkunde demografikoak eraikitzeko libre geratzen ziren orubeak agortzea ekarri du, horrela, hurrengo hamarkadan herrian dauden enpresa gehienak beste kokaleku bat topatu beharko dute.

Atarrabiako industrialdeko enpresa gehienak altzarigintza sektorekoak dira.

[aldatu] Hauteskundeak

Atarrabiako alkatea Pello Gurbindo Jimenez da 2007ko maiatzeko hauteskundeen ondoren. Hauteskunde haietan Nafarroa Bai izan zen botu gehien jaso zituen alerdia, guztira sei zinegotzi eskuratuz. UPNk bost zinegotzi lortu zituen, Eusko Abertzale Ekintzak hiru zinegotzi, PSNk bi, eta Ezker Batuak zinegotzi bakarra.

Azken legegintzaldietan udalak izandako alkateak honakoak izan dira:

  • 2007-2011: Pello Gurbindo Jimenez, (Nafarroa Bai)
  • 2003-2007: Alfonso Ucar Zaratiegi, (UPN)
  • 2003-2007: Alfonso Ucar Zaratiegi, (UPN)
  • 1999-2003: Alfonso Ucar Zaratiegi, (UPN)
  • 1999-1999: Peio J. Monteano Sorbet, (EA)
  • 1996-1999: Alfonso Ucar Zaratiegi, (UPN)
  • 1995-1996: Hilario Eransus Olleta, (UPN)
  • 1991-1995: Vicente Sabalza Martínez, (Independientea)

[aldatu] Kultura

[aldatu] Atarrabiar ezagunak

[aldatu] Kanpo loturak



Karty kredytowe Katalog Branżowy Firm Usługi Meble wypoczynkowe karty kredytowe Daemon Tools Gry Buty sportowe Opisy do GG! Najlepsze opisy! bank kredyty mieszkaniowe Zespoły muzyczne nawigacja navigon Promocja Canon IXUS 860 Kredyt mieszkaniowy Kaloryfery drzwi zewnętrzne warszawa kick koparki Bułgaria wczasy Karaoke tani kredyt hipoteczny COOLsurf