|
|
Aribe
Aribe Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da. Aezkoako herri guztiak lotzen dituen bidegurutze baten erdigune geografikoan kokatuta dago. Irati ibaiaren ertzean, Aribe da altitude baxuen duen herria.
Izenak "Ari(aren) be(hean)" esan nahi du, Ariako herriaren azpian baitago.
Erdi Aroko zubia ziur aski herriko osagairik ezagunena dugu, Garaiora doan errepidearen hasieran dagoena.
Ariben Aizpea edo "Errotakoa" leizea dago; bertan aurkitu zuten antzinako emakumezko baten hezurdura osoa, duela 8.000 urte ingurukoa.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
|